14.4

@Vanessa Rabade
  • 2024/10/25
  • 19:30 - 21:15
  • Felix Petite Antzokia (Ibaiondo Gizarte Etxea)
  • Publiko guztiak. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik.
  • Gaztelania

Obra hau 2009an sortu zen, Juan Gautier Metropolis Ferry film laburra filmatzen ari zela. Mutil marokoar bat interpretatu behar zuen aktorea ez zen filmaketara agertu, eta beste norbaitek jokatu behar izan zuen paper hura, istorioaren zati baten inspirazio-iturri zen Ahmed Younoussik, alegia. Peris-Menchetak interpretazioa ikasteko beka bat bilatzen lagundu zion, eta agindu zien, Ahmedi berari eta haren tutore Borjari, egunen batean agertoki batera igoko zela, bere istorioa kontatzera.

Bederatzi urte baino ez dituen Ahmeden istorioa jarraituko dugu; etxean jasaten dituen tratu txarretatik ihesean, kamioi baten azpietan ezkutatu eta Espainiara iritsiko da. Alabaina, ustez agindutako lurrera iritsi berritan beste odisea bati egin beharko dio aurre, amesgaizto bati, gauzak ez baitira Ahmedek hona iritsi aurretik amestu bezala... Alabaina, umoretik, abenturatik eta elkartasunetik ere izango du odisea berri horrek. Bottoren hitzetan, lan honek “distantzia labur batek –14.4 kilometro baino ez–, bereizten dituen bi munduren arteko bidaia jorratu nahi du, hizkera errealista eta, aldi berean, erabat liriko eta poetiko baten bidez”.

Sarbide mota

Sarrerak(Beste leiho batean irekiko da)

18 euro. Leku murriztuak. Deskontuak.

Ez dago abonamenduen salmentarik, sarreren salmenta baino ez.

Sarreraren aurreko salmenta: irailak 23, 24 eta 25.

Ohiko salmenta:

Irailaren 26 tik urriaren 1era arte: 945 161045 bakarrik telefonoz (osteguna eta ostirala 16:00etatik 18:00etara eta larunbata 11:30etatik 13:30etara) eta online.

Urriaren 1etik aurrera:

Udal Antzoki Sareko lehiatila Turismo Bulegoan egongo da (Espainia Plaza 1), asteartetik ostiralera 16:00etatik 18:00etara eta larunbatetan 11:30etik 13:30era.

Gizarte etxeetako lehiatiletan ikuskizuna baino ordu bat lehenago.

Telefonoz 945 161045, lehiatilaren ordutegian.

Online: www.principalantzokia.org(Beste leiho batean irekiko da)

Informazio gehiago

Artistak: Ahmed Younoussi

Konpainia: Barco Pirata, Teatro Español

Zuzendaritza: Sergio Peris-Mencheta

Testua: Juan Diego Botto

Dramagintza: Juan Diego Botto, Sergio Peris-Mencheta, Ahmed Younoussi

Talde artistikoarekin topaketa antzezpena bukatutakoan. Topaketarako gonbidapenak urriaren 15etik aurrera lehiatilean. 

Oharra ikusleentzat: ikuskizun honetan argi estroboskopikoa erabiltzen da, gogaikarria izan daitekeena epilepsia duten pertsonentzat.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.