Isilpeko zerbitzua da, publikoa eta doakoa, Udalaren eta Arabako Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren lankidetzaren bidez kudeatua. Abokatu espezializatuek eskubide juridikoen gaineko informazioa eta aholkua emango dute.
Alor hauei buruzko zalantzak kontsulta daitezke:
Eta adinekoei zein zaintzaileei kezka pizten dieten edo haien eskubideei eragin diezaieketen edozein egoeratan, baldin eta informazioa edo aholkua behar badute.
Aholkularitzak oinarrizko orientazioa ematen du. Ez du prozesu judizialetan esku hartzen. Ofizioko abokatua izendatu behar bada prozedura judizial batean esku har dezan, Arabako Abokatuen Elkargoko Orientabide Juridikoa emateko Zerbitzura bideratu ahalko arreta.
Informazio liburuxka (pdf)
Hitzorduarekin emango da arreta.
945 23 10 50 telefonora deituz eska daiteke hitzordua, astelehenetik ostiralera, ordutegi honetan: 09:00-13:00 / 16:00-18:00. Erantzungailu automatikoak erantzungo dizu; 1 sakatu jarraitzeko.
Hitzordu bakoitzaren data eta ordutegia hitzorduaren eskatzailearen komenigarritasunaren eta zerbitzua emateko moduan diren profesionalen araberakoak izango dira.
Arabako Abokatuen Elkargoaren egoitzan(Beste leiho batean irekiko da) emango da arreta ( Fray Francisco de Vitoria ibilbidea, 4).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.