Aholkularitza psikologikoa 60 urtetik gorakoentzat
Adinekoentzako aholkularitza psikologikoak psikologo batekin banakako topaketak egitea ahalbidetzen duen zerbitzua da.
Bizitzako egoera zail edo berrietan nahastuta edo adoregabetuta sentitzen direnean pertsonei laguntzea da helburua.
Aholkularitzak laguntza eta orientabide erabilgarriak eskaintzen ditu bizitzan “ez aurrera ez atzera” gelditzen garenerako, gatazkak konpontzeko, erabakiak hartzeko edo, besterik gabe, ongizate handiagoa lortzeko.
Isilpeko publikoa eta doakoa, Gasteizen erroldatuta dauden 60 urtetik gorako pertsonentzat zerbitzua da. Erabiltzaile bakoitzarentzako saio-kopurua mugatua da. Inola ere ez du terapiarik eskaintzen.
Non eskatu daiteke baliabidea, edo informazio gehiago?
Hitzorduarekin emango da arreta. Hitzordua eskatzeko 945 19 82 80 telefonora deitu behar da, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 19:30era.
Hitzordu bakoitzaren data eta ordutegia hitzorduaren eskatzailearen komenigarritasunaren eta zerbitzua emateko moduan diren profesionalen araberakoak izango dira.
Zerbitzua ematen duen Hegala norte enpresaren instalazioetan emango da arreta.
Interesa dakizuke
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.