VGKirola: kirolaren aplikazioa Gasteizen
Gasteizko Udalaren Kirol Zerbitzuak gailu mugikorretarako app bat sortu du, VGKirola izenekoa. Horren helburua da ariketa fisikoa sustatzea eta kirol arloan Udalak eskaintzen duen informazio, zerbitzu eta tresna guztietara sarbide bateratua erraztea
Aplikazioa doakoa da. iPhone eta Android teknologiadun telefonoetan erabil daiteke:
Deskargatu Google Play-tik Deskargatu App Store-tik
Ezaugarriak
Oso aplikazio erabilerraza da. Menu nagusiak sei aukera ematen ditu:
- Aktibatu. Ariketa fisikoa preskribatzeko modulua da. Moduluak, horretarako, erabiltzaileak "nire profila" espazioan sartu dituen datuak erabiliko ditu.
- Instalazioak. Gasteizko kirol instalazioen eta kirol espazioen mapa ageri da, GoogleMaps–en bidez geolokalizatuak.
- Erreserbak. Atal honek erabiltzailea udalaren web orrira birbideratzen du, zuzenean kirol instalazioa erreserbatu ahal izateko.
- Jarduerak. Erabiltzailea udalaren web orrira birbideratzen du, jarduerak bilatzeko eta plaza erreserbatu ahal izateko, gizarte etxeetan zein kirol instalazioetan..
- Ibilbideak. Ibilbideak kudeatzeko modulua da (geolokalizateko aukera ematen du).
Ibilbide propioa sor daiteke edo sortuta dagoen ibilbide bat jarraitu. - Albisteak. Mugikorrean jakinarazpenak aktibatuz gero, Kirol Zerbitzuaren instalazioekin eta zerbitzuekin lotutako oharrak eta albisteak jasoko dira.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.