V. Hizki Laburren lehiaketa:gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketa

Hizki laburren lehiaketa euskararen erabilera literatur arloan sustatzeko, Gauekoak Gasteizko Gazteria zerbitzuko programa eta Izaskun Arrue Kulturguneak elkarlanean antolatutako egitasmoa da.

Gaia

Jakin-min hitza proposatzen dugu. Hitz hau testuan erabiltzea derrigorrezkoa da.

Epeak eta parte hartzea

Lanak bidaltzeko epea urriaren 11tik azaroaren 15era arte.

Parte hartzeko baldintzak:

  • 16-30 urte (biak barne) izatea.
  • Bidalitako testua gehienez 1000 hitz izan ditzake.
  • Testu bakoitzak izenburua izan behar du.
  • Partaide bakoitzak nahi beste lan bidali ditzazke.
  • PDF formatuan bidali beharko dira lanak info.gauekoak@gmail.com helbidera.
  • Egilearen informaziorik ez da PDF-an agertu behar.
  • Egilearen datu hauek bidali behar dira emailean: Izen-abizenak, jaiotze data, harremanetarako telefonoa eta bizitokia.
  • Parte hartzaileak Gasteiztarrak izan behar dute, edo bertan bizi, ikasi edo lan egin.
  • Poesia formatuan idatzitako lanak ez dira onartuko.
  • Ez dira kontutan hartuko baldintzak betetzen ez dituzten lanak.

Epaimahaia eta epaiak

Epaia emateko orduan, honako hau baloratuko da:

  • Proposatutako hitza testuan erabili izana.
  • Testuen originaltasuna.
  • Euskararen erabilera egokia.

Epaimahaia Gauekoak lantaldeko kide batek, Lazarraga Kultur Elkarteko kide batek eta Gasteizko Udaletxeko Gazteria Zerbitzuko Teknikari batek osatuko dute.

Epaia azaroaren 22an argitaratuko da sare sozialetan.

Sariak

3 sari banatuko dira partaideen artean:

  • 1.saria: Gasteizko LIBURUTOPIA liburu-dendan gastatzeko 250€-ko bono txartela.
  • 2. saria: Gasteizko LIBURUTOPIA liburu-dendan gastatzeko 150€-ko bono txartela.
  • 3.saria: Gasteizko LIBURUTOPIA liburu-dendan gastatzeko 100€-ko bono txartela.

Sari banaketa

Azaroaren 25etik aurrera sariak jaso ahal izango dira, goizeko ordutegian.

Bidalitako lanak irakurgai egongo dira udaletxeko web orrialdean hilabete batez.

Irabazleak lortutako sariarekin erosten dituzten liburuen argazki bat bidali beharko diote antolakuntzari sare sozialetan partekatzeko asmoz.

Oharrak

Aurretik aipatutako puntuekin edozein zalantza argitzeko, jarri gurekin kontaktuan info.gauekoak@gmail.com helbidean.

Lehiaketaren antolatzaileak bidalitako lanen batean baldintzak betetzen ez direla edota lanak kutsu iraingarria duela ikusten badu, automatikoki lehiaketatik kanpo geldituko da eta ez da argitaratuko.

Parte hartzean, aipatutako oinarriak baita epai mailaren erabakiak ere onartzen dira.

Oinarriak deskargatu nahi badituzu hemendik egin ahal duzu: V. edizioa Hizki Laburrak: gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketa archivo pdf

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: