Gasteizek 2025ean Oinez dabiltzan Hirien XII. Kongresua jasotzeko hautagaitza aurkeztu du

2024ko irailaren 26an argitaratua

Beatriz Artolazabal, alkateordea eta Espazio Publikoaren zinegotzia, izango da gaur arratsaldean Iruñean egingo den batzar orokorraren baitan gure hiriaren onurak azpimarratuko disuena.

Alkateorde eta Espazio Publikoaren zinegotzia, Beatriz Artolazabal, gaur eta bihar Iruñean egingo den Oinez dabiltzan Hirien XI. Kongresuan parte hartzen ari da. Urteroko hitzordua da, eta espazio publikoaren erabilerarekin, eta mugikortasunerako, soziabilitaterako, merkataritza-dinamismorako, kulturarako, kirolerako eta bide-segurtasunerako espazio publikoak duen funtzionalitatearekin lotutako foro horrek administrazio askotako teknikariak eta arduradunak biltzen ditu.

Kongresu horren barruan, Artolazabalek Vitoria-Gasteizen hautagaitza aurkeztuko du gaur arratsaldean datorren urtean erakunde horrek egingo duen hitzorduaren egoitza izan dadin. Artolazabalen hitzetan, “gure hiriak dituen ezaugarriei esker, toki ezin hobea da mugikortasun jasangarriaren munduan hitzordu garrantzitsu hori hartzeko. Ekitaldi handiak antolatzeko gaitasuna dugu, hiri berdea gara, bizi-kalitate estandar altuak dituena, Europan jasangarritasunaren arloan erreferentea dena. Hamarkadak daramatzagu pertsonentzat egindako hiri-eredu baten alde lanean. Oinezkoentzako gero eta espazio gehiago lortzen ari gara eta garraio publikoaren aldeko apustua indartzen dugu”. Gaineratu duenez, Gasteizek bultzatzen apustuak bat datoz Oinez dabiltzan Hirien Sareak ezarritakoekin.

Gasteiz sare horretako kide da 2013ko martxoaz geroztik eta, ordutik, irisgarritasuna, bide-segurtasuna eta ingurumena hobetzeko konpromisoagatik aintzatetsi dute. Urte horretan bertan, adibidez, “Oinez dabilen Hiria” saria jaso zuen.

XII. Kongresua hartzeko lehia horretan, Estatuko beste udalerri batzuk daude, baina “uste dugu Gasteizen ibilbideak eta etorkizun berdeago, erresilienteago eta justuago baten alde egindako lanak agertoki ezin hobea bihurtzen dutela mugikortasun arloko adituak eta arduradunak biltzeko”, adierazi du alkateordeak. Horrekin lotuta, Nazio Batuek sustatutako “European Green Capital 2012” saria edo “Global Green City 2019” saria ekarri ditu gogora.

Oinez dabiltzan Hirien  Sarea nazioarteko elkarte bat da, oinezkoen egoera hobetzeko interesa duten udalerri eta administrazio guztiei irekia, mugikortasun jasangarri eredu berriak sustatzeko ekimenak abian jarriz eta elkartrukatuz. Gaur egun 86 udalerrik eta 3 diputaziok osatzen dute, eta ia 10 milioi biztanle barneratzen ditu.

 

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.