Auzo Eszena: arte eszenikoak Gizarte-Etxeetan

AuzoEszena25

Auzo Eszena arte eszeniko-programa bat da, eta helburua du profesionalak ez diren gure hiriko taldeei eta artistei aukera ematea proposamen eszenikoak gizarte-etxeetako ekitaldi aretoetan taularatzeko. Bi denboralditan egiten da: bata, negu-udaberrian; eta bestea, udazkenean.

Udazkena 2024

Informazio liburuxka pdf

Sarreren salmenta

2025eko otsailaren 5etik aurrera

  • Gizarte etxe guztietan eta kirol instalazioetan (pilotalekuetan izan ezik).
  • Online (ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagora arte).

Leku batzuk gurpildun aulkientzat dira. Sarrera erosteko unean adierazi beharko duzu.

Auzo Eszena 2025eko deialdia

Programazioa diseinatzen da programan parte hartzeko urteko deialdi publikoan aurkeztutako proposamenekin.

Informazio gehiago eta oinarriak: Auzo Eszena 2025

Proposamenak aurkezteko epea bukatu da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.