FesTVal, Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia
Telebista Jaialdia 2009ko irailaren 1ean telebista eta irratiari soili-soilik eskainitako lehen jaialdia sortu zen, formatu guztiak aintzat hartuta, hori bai: lehiaketak, magazinak, serieak, kultura-, hezkuntza- eta gizarte-dibulgazioa, albistegiak eta informazio saioak, haur, gazte eta helduei zuzenduriko entretenimenduzkoak...
2022ko edizioa
2022ko jaialdia irailaren 5etik 11ra izango da.
Astebetez, denboraldiaren serie eta programarik esanguratsuenak estreinatuko dira. Proiekzioak izango dira, hedabidetako profesionalak gidatutako maratoiak, mahai inguruak, lanaldiak, telebista eta irrati tailerrak kalean eta programak zuzenean. Hori gutxi bada, omenaldiak egiten dira eta hedabideen programak eta profesionalak saritzen dira.
Informazio gehiago: FesTVal
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.