Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien sareak, Euskadiko Tokiko Agenda 21en kalitate globalaren neurketarako eta aitortzarako sistema dauka, tak 21 izenekoa.
Sistema horren helburua da Tokiko Agenda 21 prozesu guztiak neurtzea eta baloratzea. Gainera, beren kalitateagatik bereizten diren Tokiko Agenda 21ak sarizen ditu, beti ere izandako emaitzetan oinarrituta.
Kalitate globala Udalsarea 21en markoan Tokiko Agenda 21ei dagozkien 5 ezaugarrien balioaren arabera definitzen da:
Horretarako 40 kriterio eta 100 adierazletik gora hartzen ditu kontuan, erabilera errazeko programa informatiko baten bidez.
Udalerri bakoitzak auto-diagnostikoaren datuak osatu eta egiaztatu ostean, Udalsarea 21ek informazio osoa landu eta emaitzak argitaratzen ditu. tak 21en lehenengo edizioan, Vitoria-Gasteizko Tokiko Agenda 21ak Zilarrezko tak 21 saria jaso zuen. Bigarren edizioan, Euskadiko udalerri jasangarriaren 2014ko sariaren eremuan, aipamen berezia jaso du jasangarritasun-politikak planifikatzeko eta gauzatzeko moduagatik. Hirugarren edizio honetan "Euskadiko 2017ko Udalerri Jasangarriaren Saria" jaso du.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.