CEA Green Lab ikerkuntza gunearen 2019-2020ko emaitzak

2020ko azaroaren 5ean

2019ko maiatzean zenbait hitzarmen sinatu ziren IGIren eta EAEkoz zenbait ikerketa-talderen artean, udalerrian urtebetez aritzeko. 2020ko irailean ikerlanen emaitzei buruzko azken txostenak aurkeztu dituzte talde horiek. Aipatu behar da jarduera beten egin zela aldi batean, COVID-19aren ondorioz, eta berriro ekin zitzaiola alarma-egoera amaitu zenean, lanak amaitzeko epea luzatu egin zelarik.

Lurzoruaren osasuna

Lurzoru osasuntsuek zerbitzu ekosistemiko ugari eskaintzen dizkigute, esaterako uraren eta karbonoaren zikloen erregulazioa. Neiker-Tecnaliaren barruan Carlos Garbisu(Beste leiho batean irekiko da) jaunak zuzentzen duen Baliabide Naturalen Kontserbazio departamentua ikertzen ari da nola berreskuratu daitekeen lurzoruen osasuna, gero udalerriko zenbait lekutan lehengoratze-lanetan baliatzeko. Horixe da, esaterako, Lasarteko legar-hobietan garatzen ari den Larragorri proiektuaren xedea.

Ikerketa horren helburu nagusia Lasarteko legar-hobietako lurzoruak lehengoratzeko erremediatze- eta fitogestio-estrategia biologiko desberdinen ahalmena ebaluatzea izan da. Hasiera batean, ikerkuntza kutsadura mistoa duten lurzoruen (hots, aldi berean kutsagarri organiko eta inorganikosk dituzten lurzoruak) deskontaminaziorako erremediatze biologikoko aukera onenak hautatzean zentratu dira, baita lurzoru horien ekotoxizitatea murrizteko, eta iraungarritasun funtzionala berreskuratzeko.

Horretarako, hitzarmen honen lehen aldia garatzeko, entsegu bat egin zen Neikerren instalazioetan, mikrokosmos eskalan, kutsadura mistoa duten lurzoruak berreskuratzeko mikroerremediazioaren (onddoen erabilera lurzoru kutsatuen erremediaziorako) eraginkortasuna neurtzeko. Kasu horretan, gainera, nekazaritzako elikagaien industriatik eratorritako hondakinen garrantzia nabarmendu nahi zen, mintegian hazten diren bi ziza-labore hauen hazi osteko substratua baliatuz: belarri landua (Pleurotus ostreatus) eta txanpinoi edo barrengorria (Agaricus bisporus). Entseguak berretsi egin zuen substratu bi horien gaitasuna mikrobio-komunitate edafikoak estimulatzeko, bai eta egoki kudeatzeak duen garrantzia erabatekoa, baldin eta emaitzak optimizatu nahi badira.

Ondoren, bigarren entsegu bati ekin zitzaion (zein gaur egun garatzen ari den), hauxe ere mikrokosmos eskalan, errizoerremediazioaren (landare eta mikroorganismo elkartuen erabileran oinarritutako erremediazio biologikoa, kutsadura murriztu asmoz) egokitasuna neurtzeko. Bigarren entsegu horren helburu garrantzitsuenen artean fitoerremediazioan eta/edo fitogestioan erabilgarri izan daitezkeen Lasarteko legar-hobietako landare natiboak identifikatzearena dago, hartara berreskuratze-estrategia biologikoak garatzeko, Lasarteko legar-hobietako landare-biodibertsitatea kontserbatzen eta horiek errentagarri bihurtzen laguntzeko.

Lurzoru baten ikuspegia

Fitoerremediazioa

Euskal Herriko Unibertsitateko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko Ekofisko(Beste leiho batean irekiko da) ikertaldeak, Txema Becerril doktoreak zuzenduta, Gasteizko udalerriko zoru kutsatuen fitoerremediaziorako landareen erabilerak duen ahalmena ikertzen du, Lasarteko legar-hobien ingurua berreskuratzeko estrategiak definitzen laguntzeko.

2019-2020 hitzarmenaren baitan egindako lanak bi fasetan banatu dira. Lehen fasean (2019ko maiatzetik urrira bitartean) Lasarteko legar-hobien inguruan identifikatutako landare guztien ezaugarri botanikoak jasotzen dituen datu-base bat osatu zen fitxa teknikoen bitartez, bai eta orrazketa bibliografiko sakon eta zehatza, espezie horiek kutsagarri inorganikoen (zenbait metal tartean, esaterako Pb, Cd eta As) erauzketa eta egonkortzea, eta konposatu organikoen (adibidez, petrolioaren hidrokarburo osoak, THPak) biodegradazioa eta biotransformazioa eragiteko duten ahalmenaren gaiaren gainean.

Hizatrmenaren bigarren fasean, 2019ko urritik 2020ko ekainera bitartean, ikerlanetarako lehenatsunezko gune bat hautatu zen, Lasarteko legar-hobien inguruan aurrerantzean entsegu gehiago egiteko. Gune horretan karakterizazio edafologikoa eta kutsaduraren karakterizazio xeheagoa egin ziren, eta lagin batzuk jaso ziren. Bildutako zoru horrekin mikrokosmos eskalan fitoerremediazio-.entsegu bat prestatzen ari dira, eta bertan ikertu nahi den lekuan dauden eta gaitasun fitoerremediatzailea duten 4 landare erabili nahi dira. Mikrokosmos eskalan lortutako emaitzek aurrerago beste fitoerremediazio-entsegu bat “in situ” (hots, Lasarteko legar-hobietan) egiteko balioko dute.

Laginak hartzea Lasarteko lurzoruan

Hidrogeologia

Ikerketa-ildo hau Euskal Herriko Unibertsitateko Geodinamika(Beste leiho batean irekiko da) Sailarekin (Hidrogeologia) hitzartu da, Iñaki Antigüedad doktoreak zuzentzen du, eta bertan Lasarteko legar-hobiak hartzen dituen arroaren modelo hidrogeologikoa jorratzen ari dira, haren funtzionamendua hobeto ezagutzeko asmoz. Asmo horrekin, piezometro-sare bat instalatu da, eta horren jarraipena egiten ari dira, inguru hartako lurpeko uren kalitatea eta kantitatea kontrolatzeko.

Informazio hori guztiz funtsezkoa da aurreragoko esku-hartzeak diseinatzeko (esaterako Lasarteko legar-hobiak lehengoratzeko Larragorri proiektua), sistema hidrogeologikoa errespeta dezaten, edo, aukeran ere, gerta daitezkeen eragin negatiboak urritu ditzaten.

Orain arte egindako laginketa eta analitikek erakusten dute sistemak geruza anitzeko multzo baten gisara funtzionatzen duela, marga-substratua (akuitardoa) duelarik sakonean, eta Kuaternarioko metakinak azalean (akuiferoa). Horrenbestez, lurpeko ur-jarioak agertzen dira ezaugarri desberdineko bi inguruneotan agertzen dira: batetik, azaleko alterazio-metakina, 7-8 metro inguruko lodierakoa, eta marga-formazioa haren azpian, sakonera desberdinetan apurtuenak dituena. Ikerketak agerian utzi du marga-substratuko apurtuneotatik ur-mugimendu mantsoa dela,  konduktibitate elektriko (gazitasuna) altuko urekin. Isotopo-analisiak ere egin dira hobeto ezaugarritzeko uren jatorria, bai eta horien balizko mugimendu bertikalak ere. Azterlan horien emaitzak prestatzen ari dira orain.

Hala ere, behin-behinekoak diren arren, agerian uzten dute jarraipen-sare behar bezain zabala edukitzearen garrantzia, bai eta etengabe monitorizatu beharra.

Lasarteko legardia

Ingurumen DNA

Biodibertsitate-krisialdi bete-betean gaudelarik, eta anfibioak (Batrachia) direlarik mundu zabalean taxon ahulenetako bat, ekimen honek Ingurumen DNA (eDNA) delako tresnaren aplikazioa sustatzen du, udalerriko hezeguneetan –Salburua barne– agertzen diren anfibioen espezieak ikertzeko, eta berebiziko arretaz baso-igel jauzkaria (Rana damaltina) eta el apo pintatu iberiarra (Discoglossus galganoi), espezie horiek hobeto kudeatzeko eta kontserbazio-estrategiak optimizatzeko.

Euskal herriko Unibertsitateko Populazioaren Sistematika, Biogeografia eta Dinamika Ikerketa Taldea(Beste leiho batean irekiko da) (SBEcE) ikerketa-taldeak, B.J. Gómez-Moliner doktorearen zuzendaritzapean, horretarako metodologia prestatu du hitzarmenaren baitan.

Lehenik eta behin, laginketa-metodologia berariazkoak prestatu dira, ezaugarri desberdineko ur-masetan aplikatzeko. Diseinatutako protokoloa landa-lanetan erraz aplikatzeko modukoa izan da; guztira udal-barrutiko 41 ur-masa lagindu ziren 2019an. Bigarrenik, EAEn dauden anfibio-espezieak atzeman eta identifikatzeko gauza den metodologia diseinatu da, 12S gen mitokondrialaren zati baten sekuentziazioaren bidez, eta metodologia egokia gertatu da ikerguneko anfibio-espezieak bereizteko. Azkenik, ingurumen-laginetan (ur-laginak, zuzenean ingurunean jasoak) DNA prestatu eta sekuntziatzeko asmoz diseinatu eta erabilitako protokoloak aztertutako ur-masa gehienetan anfibioen presentzia atzemateko gauza izan dira.

Anfibio arrautzak

Hitzarmenen jarraitasuna eta proposamen berriak

Entsegu batzuek denbora-baldintzak kontuan hartuta, eta horien jarraipenari eusteko, beste urtebetez luzatu dira –amaitu ostean– zoruei, hidrogeologiari eta fitoerremediazioari buruzko ikerketa-ildoen hitzarmenak.

Gainera, 2019ko amaieran ikerketa-ildo berri bati eman zitzaion hasiera, Basque Centre for Climate Change – Klima Aldaketa Ikergai (BC3) erakundearekin batera, Gizarteak izadiari buruz dituen balioez Gasteizko testuinguruan. Horrez gain, Princeton-go Unibertsitatearen ikerlan-proposamen bat jaso dugu, horren bidez doktoregai batek Gasteizko ingurumen-politikek herritarrek ingurumenaren gainean duten pertzepzioan nola eragiten dutena aztertzeko.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: