Rokodromoen ordutegiak, erabilerak eta edukierak

Eguneratuta: 2021/05/14.

Pandemia-egoera dela eta, rokodromoen erabilera COVID-19ari aurre egiteko araudira egokitu da:

Salburuko rokodromoa

Edukiera: 15 erabiltzaile. Ordubeteko jarduera ziurtatzen da.

  • Astelehenetik ostiralera, 17:00etik 21:30etara.
  • Asteburuetan, 9:30etik 14:30era.

Salburuko rokodromoan eskalada-hormako bideak erabili ahal izango dira; boulderra nahiz zeharbideak ere egin ahal izango dira, betiere teknikarien argibideak errespetatuz.

Ariznabarreko rokodromoa

Edukiera: 30 erabiltzaile. 1h'15 minutuko jarduera ziurtatzen da.

  • Astelehenetik larunbatera, 9:30etik 21:30era irekiko da.
  • Igandean, 9:30etik 14:30era.

Ariznabarreko rokodromoan boulderra eta hormako eskalada bideak erabili ahal izango dira. Zeharbideak egin ahal izango dira baldin eta hormako eskalada bideak erabiltzen ari ez badira edo erabilera txikia bada, betiere teknikarien esanak errespetatuz. Ezingo dira erabili helduleku anitzeko taulak eta enborren egitura.

Hegoaldeko rokodromoa

Edukiera: boulderrean 8 erabiltzaile eta eskalada-horman 13 erabiltzaile. 1h'15 minutuko jarduera ziurtatzen da.

  • Astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era eta 17:00etik 21:30etara.
  • Asteburuetan 14:30etik 21:30era.

Hegoaldeko rokodromoan koba izeneko boulderra eta hormako eskalada-bideak erabili ahal izango dira. Zeharbideak egin ahal izango dira baldin eta hormako eskalada bideak erabiltzen ari ez badira edo erabilera txikia bada, betiere teknikarien esanak errespetatuz. Ezingo dira erabili helduleku anitzeko taulak eta enborren egitura.

Informazio liburuxka - Ordutegiak (pdf)

Araudia

  • Magnesioa erabili naih izanez gero, magnesio likidoa izan beharko du. A
  • Begizta baten bidez lotuta ez dauden sokak bakarrik erabili ahal izango dira.
  • Eskaladarekin zuzenean lotuta ez dauden elementuak eta osagarriak ez dira erabilgarri egongo, hala nola, espaldeak, koltxonetak...
  • Arnesak eta kaskoak ez dira alokatuko.
  • Gri-gria erabiltzen duen pertsonak izango du hura erabili aurretik eta ondoren desinfektatzeko ardura.
  • Rokodromoan sartu aurretik, erabiltzaileek eskuak garbitu eta katu-oinak desinfektatu beharko dituzte.
  • Pertsona bakoitza arduratuko da aldatzeko erabili duen eremua garbitzeaz eta desinfektatzeaz. Horretarako behar den materiala emango da.
  • Sarrerak eta irteerak kudeatzea
    • Teknikariek pertsonen sarbidea kontrolatuko dute, erabiltzaile bakoitzaren sarrera-ordua zehaztuz eta pertsonen sartu-irteerak heltze-orduaren arabera kudeatuz, betiere edukiera gainditzen duten egoerak sortzen badira. Kasu horretan, teknikariek rokodromoan denbora gehien daramaten pertsonak ateraraziko dituzte, betiere erabiltzaile bakoitzari aseguratutako gutxieneko jarduera-denbora gainditu badute.
    • Enpresak okupazioa kontrolatu beharko du, pertsonak okupazio txikieneko uneei buruz orientatzeko.

Jantziak eta dutxak

  • Aldageletako eta dutxetako urruntze sozialari buruzko osasun-araudia aplikatzeak espazio horien edukiera nabarmen murriztea ekarri du, lehen sor zitezkeen pilaketak eragotziz, eta, gaur egun, zaila izan da instalazioaren erabiltzaileen beharrizan guztiak betetzea. Beraz, Aldagelen erabilera behar espezifikoetara mugatzen da: bainugeletarako, igerilekuetarako, armairuetarako sarbideak eta kirol-jarduerak eragindako janzkera/zapatak aldatzea. Babes-arauak eta pertsonen arteko gutxieneko distantzia fisikoa 1,5 metrokoa izango da. Beharrezkoa ez bada, ez erabili.
  • Rokodromoetan ezin izango da inolako janzkerarik sartu, jarduera egiteko erabiliko den jantzia ez bada.

Eta gogoratu....

  • Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da uneoro, baita kirola egitea ere.
  • Instalazioetara joaten diren pertsonen erantzukizuna da sor daitezkeen ilaretan pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantentzea.
  • Sarrerarako eta irteerarako ezarritako sarbide-ibilbideak errespetatzea.
  • Instalazio bakoitzaren protokoloa errespetatzea rokodromora sartzerakoan.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.