"Florida 200 urte" Erakusketa

2020ko azaroaren 6tik 2021eko urtarrilaren 30era. Ignacio Aldecoa Kultura Etxea.

Antolatzailea Gasteizko Udal Artxiboa Pilar Aróstegui.

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72157716734588908(Beste leiho batean irekiko da)

Florida gasteiztarrentzat parke bat baino askoz gehiago da, "PARKEA" da, letra larriz. Hiriko bizitzari lotutako espazio bat da, familian, taldean eta bakarka bizi izandako une ugariren eta gertaera kolektiboen toki izan dena eta badena. Gasteizko argazkilari guztiak erakarri ditu espazio honek, eta haren esentzia atzematen saiatu dira gure zentzumen guztiak pizten dituzten irudien bidez. Izan ere, Florida argia da, zuhaitzen adaburuek iragazten dutena eta urtaroen erritmoan aldatuz doazen koloreetako mosaikoan islatzen dena. Kaleidoskopio bat da, oinezkoen joan-etorriekin aldatzen dena. Gainera, zaporea du izozkiarena, garagardo edo freskagarri partekatuarena, ur freskoarena, txurroena, barkilloena eta pipena. Usaina du jaiotzaren suaren kearena, ekaitzaren osteko lur bustiarena, belar moztu berriarena, arrosena eta gaztainondoen loreena. Doinua du hegaztien txorrotxioarena, haurren barreena, txistu, banda eta txarangen musikarena. Txorien lumen ukimen leuna du, harriaren laztasun hareatsuarena eta enbor zaharren zimurtasunarena. Bihotz berde bat da, hiriaren erdigunean taupaka, eta haren 200 urteak efemeridez, pasadizoz, oroitzapenez... beteta daude.

Erakusketa honen bidez, omenaldia egin nahi diegu Florida sortu eta zaindu zutenei, baita gaur egun zaintzen dutenei ere; egunez egun bizi-bizirik mantendu dutenei: landareak, animaliak, pertsonak; izaera ematen dioten eraikinak eta ekitaldiak; eta hura erretratatzen jakin duten argazkilariak, haiei esker aukera baitugu gaur egun, paseatzeko parkearen historiaren bi mendeetan zehar.

Erakusketaren liburuxka pdf

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.