YouTubeko Hezkuntza-kanalak(Beste leiho batean irekiko da) aukera ematen du Gasteizko Udalak Hiri Hezitzailea programaren esparruan egindako bideoetara sartzeko, bai eta urteetan zehar antolatutako jardunaldi, programa eta hitzaldien grabazioetara sartzeko ere.
Ikustarazi beharreko historia: emakumeak Gasteizen
Kanalean, Udal Hezkuntza Jardueretan erabiltzen den ikus-entzunezko material didaktikoa dago:
Ikus-entzunezko material honek bost Power Point fitxategi eta DVD bat dakartza, guztiak ere Lehen Hezkuntzarako eginak. Helburutzat du irakasleei laguntzarako materiala eskaintzea, ikasgelan bi proiektu hauek landu ditzaten: Katedraleko lantegiak (LHko 1. mailatik 5.era) eta Katedraleko bisita (LHko 6. maila).
Dokumentazioa pdf formatuan eta beste formatu batzuetan, gaika taldekatuta.
Gasteizko Hiri Geografiari Bigarren Hezkuntzan erabiltzeko pentsatuta daude, baina Vitoria-Gasteizko hirigintzaren ikuspegi orokorra izan nahi dutenentzat ere baliagarri izan daitezke.
Gasteizko Hiri Geografia
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.