Argazki digitalen III.lehiaketa (+55)

Gasteizko Udaleko adinekoentzako zentro soziokulturalak eta adinekoak zaintzen dituzten familiei laguntzeko programak lehiaketa antolatu dute. 55 urtetik gorakoek har dezakete parte lehiaketan. Aurten "Zaintzen duten pertsonak eta lekuak" izan da gaia

Publikoaren saria

Aurreko web orrian erakutsiko dira hautatutako lanak, eta 2020ko abenduaren 11tik 20ra bitartean egingo da bozketa.

Parte hartu 55 urtetik gorakoentzako "Argazki digitalen III. lehiaketan, gustukoen duzun argazkiaren aldeko botoa emanda. Botorik gehien lortzen duen argazkiak irabaziko du ikusleen saria.
Bozkatu argazkirik gogokoenaren alde

Lehiaketaren oinarriak

(Aurkezteko epea bukatu da)

Lanak aurkeztea

Online formulario honen bidez lanak aurkeztuko dira.2020ko azaroaren 29ra arte aurkeztu ahalko dira argazkiak.

Egile bakoitzak bi argazki aurkeztu ahalko ditu, gehienez, eta berak eginak eta beste lehiaketa edo sariren batzuetan saritu gabeak izan behar dute. Ez da onartuko ezaugarri xenofobo edo homofoborik edo adinkeriarik duen argazkirik.

JPG formatuan aurkeztu behar dira nahitaez, hazbeteko 72 puntuko bereizmena izan behar dute, eta irudiaren tamaina 2000 pixelekoa izan, alderik handienean. Aurkeztutako argazkietan ez da izenik edo pertsona-bereizgarririk agertu behar. Artxibo digitalaren IPTC METADATUetan ere ezingo da datu pertsonalik agertu.

Argazkiak aurkezteko arazorik izanez gero, 945 16 18 20 telefonora deitu daiteke.

Sariak

Sari hauek ezarri dira:

  • saria: 600 €
  • saria: 300 €
  • Publikoaren saria: 300 €.

Lehiakide bakoitzak sari bakarra jaso ahalko du. Inork sari bat baino gehiago lortzen badu, saririk handiena bakarrik emango zaio.

Lehiaketaren antolakuntzak jakinaraziko die epaia irabazleei eta postaletarako aukeratutako argazkien egileei. 3 eguneko epean erantzunik jasotzen ez bada, beste argazki bat aukeratuko du antolakuntzak.

Erakusketa

Saritutako argazkiekin eta besteen artetik hautatutako beste batzuekin erakusketa egingo da. Horretarako, argazkia posta elektronikoz -WeTrasfer bidez- bidaltzeko eskatuko zaie aukeratutako egileei. Argazkiek hazbeteko 300 puntuko bereizmena izan behar dute eta 2 MB inguruko pisua.

Aukeratutako hainbat argazki postal formatuan inprimatuko dira, zainketa-lanak ikusgarri bihurtzea xede. Horretarako, argazkia posta elektronikoz -WeTrasfer bidez- bidaltzeko eskatuko zaie aukeratutako egileei. Argazkiek hazbeteko 300 puntuko bereizmena izan behar dute, 1795 pixeleko tamaina alderik handienean eta 2 MB inguruko pisua.

Hiriko hainbat tokitan banatuko dira kopiak, eta beste jarduera batzuetan erabiltzerik izango da.

Lehiaketaren oinarriak.

Epaimahaia
  • Gasteizko Udaleko Adinekoen Zerbitzuak izendatuko du, eta argazkilaritzan aditu diren pertsonek osatuko.
  • Argazkiaren kalitate artistikoa, teknika eta lehiaketaren gaiarekiko lotura balioetsiko dira.
  • Epaimahaiak eman gabe utzi ahalko du sarietako edozein. Ezingo da epaiaren aurka jo.
  • Epaimahaiak bere gain izango du oinarriak interpretatzeko eskubidea, baita bertan aurreikusi gabeko kasuak argitzekoa ere.
Betebeharrak
  • Saritutako argazki guztiak Gasteizko Udalaren Adinekoen Zerbitzuaren esku geratuko dira, eta Gasteizko Udala izango da horien ustiaketa-eskubideen jabe (erreprodukzioa, banaketa eta salmenta). Egileek dagokien agiria eman beharko dute, horrela eskatzen bazaie, hemen ezarritako jabetza intelektuala denbora zehaztugabez utzi dela publikoki jasota gera dadin.
  • Lehiaketan parte hartzen delarik, oinarri hauek erabat onartzen direla ulertuko da.
  • Oinarri hauetan ezarritako baldintza guztiak betetzen ez dituzten argazkiak lehiaketatik at geratuko dira automatikoki.

Oinarrien dokumentu osoa (pdf)

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: