'Florida 200 urte' Erakusketa. Kultura Etxea
- Noiz
- Hasiera eguna: 2020/11/06, hasiera ordua: 10:00, amaiera eguna: 2021/01/30, amaiera ordua: 20:00
- Deskribapena
-
Ignacio Aldecoa Kultura Etxean konkatuta Gasteizko Udal Artxiboa Pilar Arósteguik antolatu du.
https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72157716734588908
Florida gasteiztarrentzat parke bat baino askoz gehiago da, "PARKEA" da, letra larriz. Hiriko bizitzari lotutako espazio bat da, familian, taldean eta bakarka bizi izandako une ugariren eta gertaera kolektiboen toki izan dena eta badena. Gasteizko argazkilari guztiak erakarri ditu espazio honek, eta haren esentzia atzematen saiatu dira gure zentzumen guztiak pizten dituzten irudien bidez. Izan ere, Florida argia da, zuhaitzen adaburuek iragazten dutena eta urtaroen erritmoan aldatuz doazen koloreetako mosaikoan islatzen dena. Kaleidoskopio bat da, oinezkoen joan-etorriekin aldatzen dena. Gainera, zaporea du izozkiarena, garagardo edo freskagarri partekatuarena, ur freskoarena, txurroena, barkilloena eta pipena. Usaina du jaiotzaren suaren kearena, ekaitzaren osteko lur bustiarena, belar moztu berriarena, arrosena eta gaztainondoen loreena. Doinua du hegaztien txorrotxioarena, haurren barreena, txistu, banda eta txarangen musikarena. Txorien lumen ukimen leuna du, harriaren laztasun hareatsuarena eta enbor zaharren zimurtasunarena. Bihotz berde bat da, hiriaren erdigunean taupaka, eta haren 200 urteak efemeridez, pasadizoz, oroitzapenez... beteta daude.
Erakusketa honen bidez, omenaldia egin nahi diegu Florida sortu eta zaindu zutenei, baita gaur egun zaintzen dutenei ere; egunez egun bizi-bizirik mantendu dutenei: landareak, animaliak, pertsonak; izaera ematen dioten eraikinak eta ekitaldiak; eta hura erretratatzen jakin duten argazkilariak, haiei esker aukera baitugu gaur egun, paseatzeko parkearen historiaren bi mendeetan zehar.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.