GAZTEFILM FEST haur eta gazteentzako zinema jaialdiak laugarren edizioa

Noiz
Hasiera eguna: 2020/11/20, hasiera ordua: 00:01, amaiera eguna: 2020/11/29, amaiera ordua: 23:59
Deskribapena

GAZTEFILM FEST publiko gazteenari zuzendutako 20 jarduera baino gehiago programatzen ditu, zirkuitu komertzialetan erakusten ez diren filmen aukeraketa berezi batekin eta herrien arteko elkartasuna, giza eskubideak eta enpatia bezalako gaiak azpimarratuz.

Programazioa

Jaialdia bi asteburutan banatzen da. Azaroaren 20, 21 eta 22an haurrentzako saila egingo da (12 urte arteko haurrei zuzendua) eta azaroaren 27, 28 eta 29an gazteentzako saila, 12 urtetik gorako gazte eta gazte sentitzen diren heldu guztientzat.

Programazioak Sail Ofizial(Beste leiho batean irekiko da) lehiakor bat du, bai film laburrei dagokiena, bai film luzeei dagokiena, eta Erakusketa saila, non gaurkotasun handiko eta hainbat jaialditan ibilbide arrakastatsua izan duten filmak eskainiko diren.

Informazio gehiago prentsa oharrean.

Lekuak

Jaialdiak Gasteizko hainbat gunetan egingo dira. Jaialdiaren mapan erdigunetik urrunen dauden auzoetako batzuk sartzen saiatu da, zinemara joateko esperientzia erraztu, sustatu eta babesteko, edozein adinetan eta edonon. Zine jaialdiko guneak dira: Vital Fundazioa Kulturunea, Zabalgana Gizarte Etxea, Montehermoso, La sala Monstrenka, Satelite taberna eta “El Cinecito” Sama (Arabako ikus-entzunezko hedabideen elkartea).

Sarrerak

Sarrerek 3 euroko prezioa izango dute eta jaialdiaren webgunetik erosi ahal izango dira, baita 30 minutu lehenago ere emanaldian bertan. Egungo osasun egoeraren aurrean, GAZTEFILM FEST ekitaldien edukiera murriztuko du, dagozkion osasun neurriak mantenduko ditu eta sarrerak internet bidez erosteko aukera emango du.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: