Udalaren hezkuntza jarduerak - Gazteak eta mugikorrak

Osasunerako hezkuntza

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izena eman online

*Oharra: Izena emateko orriaren beheko aldean dagoen oharren taulan hitzaldia egiteko interesatzen zaizun data adieraz ezazu, eta zuekin harremanetan jarriko gara, datak baieztatzeko edota aldatzeko.

Azalpena

Asexoriak -Gazteentzako Sexualitate Aholkularitzak-, gurasoei eskaintzen dizuen hitzaldia. Gaiak: sexu-identitate digitala, sozializazio sexualaren eta erotikoaren prozesua edo nerabeek hautematen duten segurtasun faltsua Internet edo telefono mugikorra erabiltzen dutenean. Gatazka egoera batzuk ikusiko dira baita nola aurre egin ere.

Balioak

Bizi kalitatea, Prestakuntza eta Erantzukizuna

Helburuak

  • IKTek eta Internetek duten garrantzia agerian uztea, nerabeen sozializazio sexual eta erotiko prozesuan.
  • Gazteak sare sozialetan gehiegizko esposizion bai erotiko, bai emozionala egitera eraman ditzaketen arrazoien gainean hausnartzea
  • Jarraibideak ematea, haiekin batera, gaiari heltzeko arrisku murriztapenak azpimarratuz eta debekuak jarri gabe.

Hartzaileak

Gurasoak (Guraso elkarteak eta guraso eskolak) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoan seme-alabak dituztenak

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxea.
  • Egutegia: guraso elkarte eta eskolekin hitzartzeko.
  • Ordutegia: hitzartzeko.
  • Iraupena: ordubete.
  • Materialak: ordenagailua eta proiektorea behar dira.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30 pertsona talde bakoitzeko.
  • Garraioa: ez.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara

Partehartzeko betebeharrak

  • Izen ematea: Online. Irailaren 4tik edo 6tik (eskolaren arabera) 2025eko apirilaren 30era arte.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: Eskainitako hitzaldien ziurtagiri bat igorri behar du Guraso elkarteak edo hitzaldia eskatzen duenak. Iritsi diren hurrenkeraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

  • Harremanetarako: Sergio Garcia
  • Helbidea: Alkatetzaren, Erakunde Harremanen eta Berdintasunaren Saila. Gazteria Zerbitzua.
    Frai Zacarias Martinez 3, behea - 01001 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa : 945 161616 (luz.6515)
  • E-posta: planjoven@vitoria-gasteiz.org
  • Web-orria: www.vitoria-gasteiz.org/asexoria

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.