Informazio-zerbitzua whatsapp bidez - Enplegua eta prestakuntza
Komunikazio-kanal berria zure telefono mugikorrean, beste batzuen artean, prestakuntza-ikastaroei, asteartetako jardunaldi teknologikoei, orientazio-elkarrizketen gogorarazpenei, ikastaroetarako aukeraketa-prozesuetarako parte-hartze gogorarazpenei eta aukeraketa-egoerari buruzko informazioa jaso ahal izan dezazun.
Enplegu eta Prestakuntzako whatsappean alta emateko argibideak
- Zure kontaktuetan whatsapp zerbitzuaren telefono-zenbakia gehituta izan behar duzu: 628 150 318.
Gehitu whatsappa duen zure telefonoaren agendan deskribapen-izen batekin; esate baterako: "Enplegua-Prestakuntza VG". - Alta emateko, honako hauen artean aukeratu:
- Mugikorretik bazaude:Sakatu esteka honetan.
- Ordenagailuarekin nabigatzen orrialde honetara heldu bazara: Eskaneatu pantailan ikusten duzun QR kodea.
- Edo, besterik gabe, sortu txat berri bat zure whatssapean gure zenbakiarekin (628 150 318), eta ondoren, bidali mezu bat ALTA hitzarekin.
- Eskaera jaso dela berresten duen mezu bat jasoko duzu, ‘Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informaziorako estekarekin’. Alta-eskaera amaitzeko, erantzun zure NAN/IFK/IFZ zenbakiarekin eta “IRAKURRI DUT” esaldiarekin. Horrela, datu pertsonalen tratamendua onartzen duzula ulertuko da.
- Zerbitzuan alta emanda dagoenean, beste jakinarazpen-mezu bat jasoko duzu. Arrazoiren batengatik ezinezkoa bada alta ematea, orduan ere jakinarazpen-mezua jasoko duzu.
- Uneren batean zerbitzutik baja eman nahi izanez gero, nahikoa izango da BAJA hitza erabiliz jakinaraztea. Horrela, whatsapp bidezko informazio-zerbitzutik ezabatua izango zara.
Telefono honetan ez zaie telefono-deiei erantzungo.
Ohiko galderak
Whatsapp bidezko informazio-zerbitzuari buruzko ohiko galderak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa
- Tratamenduaren arduraduna: Vitoria-Gasteizko Udala (IFK: P0106800F)
- Tratamenduaren arduradunaren kontaktu datuak: Pintor Teodoro Dublang kalea, 25, 01008 Vitoria-Gasteiz, Álava. 945 161 616 | informacion@vitoria-gasteiz.org | www.vitoria-gasteiz.org.
- Datuak Babesteko Ordezkariaren kontaktu datuak: dbo-dpd@vitoria-gasteiz.org
- Tratamenduaren xedeak: Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Saileko Enplegu eta Prestakuntza Zerbitzuaren jarduerari buruzko informazioa bidaltzea.
- Tratamenduaren legitimazioa edo oinarri juridikoa: DBAOko 6.1. b) artikulua.
- Hartzaileak: datuak hirugarren bati komunika dakizkioke –soil-soilik Gasteizko Udalaren datu-hartzailearen eginkizun legitimoekin zuzeneko lotura duen xedeak betetzeko–, baita legeak datuak komunikatu beharra agintzen duen erakunde eta organoei ere.
- Gordetzeko epea: datuak gorde egingo dira, jaso ziren xederako eta/edo xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litekeen erantzukizun oro preskribatzeko legez ezarritako epeak iraungi bitartean. Horrez gain, gorde egingo dira baita pertsona interesatuarekin izandako harremanetik eratorri litezkeen erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko aurreikusitako epeak iraun bitartean. Orobat, artxibategi eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko zaie datuei.
- Pertsonen eskubideak: datuak babesteko delegatuaren bitartez, pertsona interesatuak datuak ikusi ditzake, aldatzeko eskatu, edo, hala behar bada, datuak ezeztatzeko eskatu, horien kontra agertu edo tratamendua mugatzeko eskatu.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.