Enpleguaren eta Prestakuntzaren udal-zerbitzuak hainbat kanal ditu informatzeko. Zure eskura jartzen ditu newsletterrak, whatsapp bidezko berehalako jakinarazpenak eta berriei buruzko txioak. Gainera, arreta pertsonalizatua eskaintzeko kanal tradizionalak ere eskaintzen ditu.
Enplegua bilatzeko prestakuntza eta orientazio profesionalarekin zerikusia duten udal-jarduerei eta zerbitzuei buruzko informazioa jaso nahi baldin baduzu posta elektroniko bidez, bete ezazu izena emateko formulario hau. Bete ostean, harpidetza berretsi beharko duzu zure postan jasoko duzun estekaren bidez.
Harpidetu(Beste leiho batean irekiko da)
Argitaratutako aldizkariak
Komunikazio-kanal berria herritarrekin, zure telefono mugikorrean, beste batzuen artean, prestakuntza-ikastaroei, asteartetako jardunaldi teknologikoei, orientazio-elkarrizketen gogorarazpenei, ikastaroetarako aukeraketa-prozesuetarako parte-hartze gogorarazpenei eta aukeraketa-egoerari buruzko informazioa jaso ahal izan dezazun.
Alta emateko argibideak eta informazio gehiago.
Enplegu eta Prestakuntza Zerbitzuaren kontu ofiziala, gure hirian, Gasteizen, eta gure probintzian, arlo hauei buruzko berri garrantzitsuekin: ikastaroak, jardunaldiak, enplegu-eskaintzak, albisteak, laguntzak...
@VG_empleoformac(Beste leiho batean irekiko da)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.