Aurten ere bizikleta elektrikoen eta kargako bizikleten mailegua izango dugu

2020ko irailaren 22an

Mota horietako bizikleta batekin nola moldatuko litzatekeen jakin nahi duenak, zenbait egunez erabili dezake IGIren ekimenari esker.

Pertsona bat kargako bizikleta bat erabiltzen

irailetik aurrera, lau hilabetez, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak abian jarri du, berriro ere, lanera joateko bizikleta elektrikoen mailegua eta kargako bizikleten mailegua, bai enpresentzat bai banakoentzat.

Iazko kanpainan 14 enpresatatko 59 langilek probatu zuten bizikleta elektrikoa lantokira joateko 15 egunez, eta kargako bizikleten kasuan 18 pertsona partikularrek eta 8 profesionalek probatu zuten bizikleta astebetez.

Kanpainak amaitzean egin ziren inkestetan ikusi zen parte hartzaileek aldeko iritzia zutela. Bizikleta elektriko arruntzen kasuan 5 puntutik 4,2 eman zieten esperientziari, eta kargako bizikleten kasuan 4,37 puntu. Bi kasuetan, hala ere, inkestan argi geratu zen lanean jarraitu behar dela hiria egokitzen mugikortasun mota horretarako.

Ekimen hau CityChangerCargoBike proiektuari esker finantzatzen da parte batean.

Kanpainen ezaugarriei eta parte hartzeko betebeharrei buruzko informazio gehiago:

Lanerako bizikleta elektrikoak

Kargako bizikletak

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: