Gasteizko Hiri Garraioak, SA

TUVISA uniformez hornitzeko esparru-hitzarmen bat ezartzeko lehiaketa

2016ko irailaren 29an onetsi zen 2016-16T zk. duen kontratazio dosierra, TUVISA zehaztutako laneko jantzi- eta uniforme- sortez hornitzeko hornitzaileak aukeratzeko esparru-hitzarmen bat ezartzeko.

  1. Esleitzen duen toki erakundea: Gasteizko Hiri Garraioak SA (TUVISA); IFK: A01005230; Agirrelanda kalea, z.g., 01013 Vitoria-Gasteiz, Espainia, Tel.: (34) 945 161054, posta elektronikoa: tuvisa@vitoria-gasteiz.org.
  2. Kontratuaren xedea:
    1. Xedearen deskribapena: Tuvisako langileentzako jantzi eta oinetako sorta zehatzak hornitzea.
    2. Kontratu mota: hornikuntzak.
    3. CPV kodea: 18113000.
    4. Aldaerak onartzea: baldintza-agiriaren arabera.
  3. Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
    1. Izapideak: ohikoak.
    2. Esleipen-prozedura: irekia.
    3. Arautze harmonizatuari lotutako kontratua: bai.
    4. Gauzatzeko epea: bi urte.
    5. Luzapena: urte beteko bi luzapen izan daitezke.
  4. Kontratuaren kopurua edo zenbatera artekoa:
    1. Kontratuaren balio zenbatetsia, BEZ gabe. 472.127,33 euro.
  5. Alderdi juridiko, ekonomiko, finantzario eta teknikoei buruzko informazioa:
    1. Behin-behineko bermea: ez.
    2. Behin betiko bermea: kontratuaren zenbatekoaren ehuneko 5, BEZik gabe.
    3. Berme osagarria: ez da eskatzen.
    4. Ordaintzeko modua: ikus administrazio baldintzen agiria.
    5. Balorazio-irizpideak: administrazio baldintzen agirian adierazten direnak, beheranzko hurrenkeran.
    6. Sailkapena: ez da beharrezko.
    7. Kaudimen teknikoa: ikus administrazio baldintzen orriak.
    8. Kaudimen ekonomikoa: ikus administrazio baldintzen orria.
    9. Kontratua gauzatzeko berariazko baldintzak: ikusi administrazio baldintza-orriak.
  6. Agiriak eskuratzea:
    1. Izena eta lekua: esleitzen duenarena. Baita www.vitoria-gasteiz.org orrian ere, Gasteizko Hiri Garraioak SAren kontratatzailearen profilean.
    2. Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko azaroaren 14ko 13:00etan.
    3. Dosierra aztertzea: Dosierrak esleitzailearen helbidean aztertu ahal izango da, argitaratu ondorengo lehen egun baliodunetik hasi eta eskaintzak aurkezteko epea amaitu arte. Orobat kontsultatu ahalko dira Gasteizko Udalaren web orrian, Tuvisaren kontratatzailearen profilean.
  7. Eskaintzak aurkeztea:
    1. Aurkezteko azken eguna: 2016ko azaroaren 15eko 13:00etan.
    2. Postaz igortzea: Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Araudi Orokorraren 80.4. artikuluan adierazitako moduan egin ahal izango da. Postaz igorriz gero, helbide elektroniko honetara igorri behar da horren jakinarazpena: tuvisa@vitoria-gasteiz.org.
    3. Aurkeztu beharreko agiriak: ikus administrazio baldintzen orria.
    4. Eskaintzak aurkezteko lekua: esleitzen duenaren helbidean
    5. Lehiatzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: 6 hilabete.
    6. Eskaintzak irekitzea: garaiz jakinaraziko da.
  8. Iragarkia EBAOra bidali den eguna: 2016ko apirilaren 21a.
  9. EBAOko argitaratze erreferentzia: 2016-128254.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko urriaren 29an.- Itziar Gonzalo Bilbao, TUVISAko Administrazio Kontseiluko lehendakaria

TUVISA uniformez hornitzeko esparru-hitzarmenaren administrazio-klausulen agiria

TUVISA uniformez hornitzeko esparru-hitzarmenaren preskripzio teknikoen agiria

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.