Gasteizko Hiri Garraioak, SA

Geltokietako informazio-panelak -prozedura honi dagozkionak- hornitu eta jartzeko lehiaketa

2016ko irailaren 29an onetsi zen 2016-17T zk. duen kontratazio dosierra, Gasteizko autobusen geltokietako informazio-panelak hornitzeko.

  1. Esleitzen duen toki erakundea: Gasteizko Hiri Garraioak SA (TUVISA); IFK: A01005230; Agirrelanda kalea, z.g., 01013 Vitoria-Gasteiz, Espainia; Tel.: (34) 945 161054; posta elektronikoa: tuvisa@vitoria-gasteiz.org.
  2. Kontratuaren xedea:
    1. Xedearen deskribapena: Prozedura honen emaitza diren geltokietako informazio-panelen ekipamenduak eta beharrezkoak diren instalazioak hornitu, instalatu eta martxan jartzea, lotutako obra zibila barne. Gutxienez 20 informazio-panel izan behar dira.
    2. Kontratu mota: hornikuntzak.
    3. Aldaerak onartzea: ez.
  3. Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
    1. Izapideak: ohikoak.
    2. Esleipen-prozedura: irekia
    3. Arautze harmonizatuari lotutako kontratua: ez.
    4. Gauzatzeko epea: Hornitzeko eta instalatzeko epea 90 egunekoa izango da, gehienez, esleipena jakinarazten denetik kontatuta.
    5. Luzapena: ez da egokia
  4. Kontratuaren zenbatekoa, edo zenbatera artekoa:
    1. Kontratuaren balio zenbatetsia, BEZ gabe. 180.000 €
  5. Alderdi juridiko, ekonomiko, finantzario eta teknikoei buruzko informazioa:
    1. Behin-behineko bermea: 3.000 €
    2. Behin betiko bermea: Hornikuntzaren eta instalazioaren zenbatekoaren ehuneko 5, BEZik gabe.
    3. Berme osagarria: ez da eskatzen.
    4. Ordaintzeko modua: ikus administrazio baldintzen agiria.
    5. Balorazio-irizpideak: administrazio baldintzen agirian adierazten direnak, beheranzko hurrenkeran.
    6. Sailkapena: ez da beharrezko.
    7. Kaudimen teknikoa: ikus administrazio baldintzen orriak.
    8. Kaudimen ekonomikoa: ikus administrazio baldintzen orria.
    9. Kontratua gauzatzeko berariazko baldintzak: ikusi administrazio baldintza-orriak.
  6. Agiriak eskuratzea:
    1. Izena eta lekua: esleitzen duenarena. Baita www.vitoria-gasteiz.org orrian ere, Gasteizko Hiri Garraioak SAren kontratatzailearen profilean.
    2. Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken data: eskaintzak aurkezteko epea amaitzen den egunaren bezperako 13:00ak.
    3. Dosierra aztertzea: Dosierrak esleitzen duenaren helbidean aztertu ahal izango da, argitaratu ondorengo lehen egun baliodunetik hasi eta eskaintzak aurkezteko epea amaitu arte. Orobat kontsultatu ahalko dira Gasteizko Udalaren web orrian, Tuvisaren kontratatzailearen profilean.
  7. Eskaintzak aurkeztea:
    1. Aurkezteko azken eguna: Bulegoan, hogeigarren egun naturaleko 13:00ak arte, ALHAOn iragartzen den egunaren biharamunetik kontatuta. Egun balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunean amaituko da epea.
    2. Postaz igortzea: Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Araudi Orokorraren 80.4. artikuluan adierazitako moduan egin ahal izango da. Postaz igorriz gero, helbide elektroniko honetara igorri behar da horren jakinarazpena: tuvisa@vitoria-gasteiz.org.
    3. Aurkeztu beharreko agiriak: ikus administrazio baldintzen orria.
    4. Eskaintzak aurkezteko lekua: esleitzen duenaren helbidean
    5. Lehiatzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: 6 hilabete.
    6. Eskaintzak irekitzea: garaiz jakinaraziko da.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko irailaren 29an.- Itziar Gonzalo Zuazo, TUVISAko Administrazio Kontseiluko lehendakaria

Pliego de Cláusulas Administrativas del concurso para el suministro e instalación de paneles de información en parada

Pliego de Prescripciones Técnicas del concurso para el suministro e instalación de paneles de información en parada

Ubicaciones potenciales PIPs

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.