"Kirol bidean" kanpaina

Gazteen artean kiroletako praktika hedatzeko kanpaina.

12 eta 30 urte bitartekoa bazara aukera paregabea daukazu kirol anitza bakarrik edo zure lagunekin praktikatzeko. Jardunaldiak adin-taldeen arabera banatzen dira: 12 eta 17 urte bitarteko talde bat eta 18 eta 30 urte bitartekoa bestea.

Kirol bidean udaberri-udan

Bizigiroa aldatu, eta kirol bideari ekin! Lurretik, airetik zein uretatik! Udaberri eta udako larunbat eta igandeetan (maiatzetik irailera bitartean) 10 proposamen dauzkazu.

Aukera ezazu jarduera
Informazioa eta izen-ematea: Deskribapena: Adina eta datak:
Arroilak Ibaitik jaistea, oinez, jauzi eginez, irristatuz eta igeri eginez. Eraman bainujantzia, eskuoihala eta busti daitezkeen botak. Baita aldatzeko jantziak eta oinekoak, janaria eta ura ere. 12-17 urte: maiatzak 29, uztailak 11
18-30 urte: ekainak 27, irailak 11
Espeleologia Arabako kobazulo klasikoenetariko bat aztertuko duzu: Iguaran (Opakuan).Eraman mendian aritzeko arropa egokia, eskuoihala eta lurrari ongi heltzen dioten eta busti daitezkeen oinetakoak. Baita aldatzeko arropa eta oinekoak, janaria eta ura. 12-17 urte: maiatzak 29
18-30
urte: uztailak 11
Parapentea Parapentean hasteko ikastaroa. Eraman kirol jantzi erosoak, eguraldiari egokituak, eta trekking-botak. Baita janaria eta ura ere. 12-17 urte: maiatzak 30, ekainak 20, uztailak 4
18-30
urte: ekainak 6, abuztuak 29, irailak 12
Plaza biko parapentea Jardueran bakarrik eman ahalko dute izena aldez aurretik parapentean parte hartu dutenek. Eraman kirol jantzi erosoak, eguraldiari egokituak eta trekking-botak. Baita janaria eta ura ere. 12-17 urte: irailak 19 eta 26
Zaldi-erronka Hipika munduan hasi, ingurune zoragarri batean. Eraman kirol jantzi erosoak, eguraldiari egokituak, gomazko botak edo katiuskak, eskuoihala, aldatzeko jantziak eta oinekoak. Baita janaria eta ura ere. 12-17 urte: ekainak 5, uztailak 10
18-30
urte: irailak 5
Ferrata bidea Mendia eta eskalada egin. Eraman mendirako jantziak eta botak, eskuoihala, aldatzeko jantziak eta zapatak. Baita janaria eta ura ere. 12-17 urte: ekainak 5
18-30
urte: uztailak 10, irailak 5
Kayak zeharkaldia

Piraguismoaren oinarrizko kontzeptuak jaso, era ludikoan, Sobron. Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Eraman bainujantzia, eskuoihala eta txankletak. Baita janaria eta ura ere.

12-17 urte: ekainak 5, uztailak 10
18-30
urte: irailak 5
Yoga naturan Erlaxatu naturarekin eta jabetu zaitez zure osasunaren oinarriak zein diren. Arropa erosoa eraman, eskuoihala, janaria eta ura 18-30 urte: uztailak 24, irailak 4
Geocaching "Altxorrak" ezkutatu eta pisten bidez aurkitu, GPSaren laguntzarekin. Eraman jantzi erosoak, mendiko oinetakoak, janaria eta ura. 12-17 urte: ekainak 19
18-30
urte: irailak 18
Bizikleta + SUP/kayak Gasteiztik bizikletaz abiatu, eta 'anglo-vasco-navarro' izeneko trenbidearen bide berdea ezagutu. Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Pertsona bakoitzak bere bizikleta eraman behar du. Eraman bainujantzia eta sandalia itxiak, eskuoihala, arropa eta ordezko oinetakoak. Baita janaria eta ura ere. 12-17 urte: ekainak 26
18-30
urte: uztailak 3
Eskalada haitzetan Eskalada hasteko ikastaroa, Eginon. Eraman mendian ibiltzeko arropa eta zapatillak edo kirol jantzi erosoak. 12-17 urte: ekainak 12-13
18-30 urte: uztailak 17-18

Informazio izen emateari buruz

  • Izena emateak maiatzaren 3tik aurrera.
  • Adingabekoa bazara, ekarri Adingabeentzako baimena (pdf) sinatuta eta eman jardueraren begiraleari.
  • Udal instalazioen bazkide bazara kuota murriztua izango duzu.
  • Idatz ezazu zure e-maila izena emateko momentuan, jardueraren gaineko informazioa eta gerta daitezkeen gorabeheren berri jasotzeko.
  • Asteburuko jardueretarako izen ematea aurreko asteartean itxiko da. Egun horren ostean ez da izen emate berririk edo data aldatzerik onartuko.
  • Salbuespen gisa, izena emateko epea luzatu ahalko da, gutxieneko partaide kopurua lortzeko asmotan.
  • Itzultzeko eskaera egiteko epea aurreko asteko ostiralean bukatzen da.
  • Itzultzeko eskaera epearen barruan egiten bada, ordaindutakoaren ehuneko 15a atxikiko da, kudeaketa gastuak direla eta.

Programari buruzko informazio orokorra

  • Informazio liburuxka pdf
  • Kanpaina honen helburua Vitoria-Gasteizko 12 eta 30 urte bitarteko gazteen artean kiroletako praktika hedatzea da. Kirol modalitate edo jarduera horietan hasiko dira, oinarrizko ezaguera teknikoez jabetuz.
  • Programatutako jarduera guztiak elebidunak izango dira, eta euskararen erabilera sustatuko da.
  • Jarduera bakoitzean aztertuko da euskararen erabilera zein izango den, parte-hartzaileen euskara-mailaren arabera.Salbuespenez, baliteke jardueraren batean monitore espezialistak euskara-gaitasun nahikorik ez izatea, eta jarduera nagusiki gaztelaniaz egitea.

  • Edukiei eta praktika-inguruneari (mendia, itsasoa, airea...) dagokienez ohikoak ez diren esperientziez gozatzeko aukera ematen du.
  • Jarduerak Arabako ingurune naturalean egingo dira.
  • Jarduera guztiek COVID-19 prebentziorako ezarritako osasun-protokolo betetzen dute.
  • Eskainitako plazak osasun-agintariek gomendatutako COVID-19 prebentzio-neurrien arabera ezarri dira. Kirol Zerbitzuak ezarritako eskaintza aldatu ahal izango du prebentzio-neurri horietatik eratorritako aldaketen arabera.
  • Zenbait jarduera ezaugarri bereziak dituzten udal kirol instalazioetan egin daitezke.
  • Kirol-erakundeetako (klubak eta federazioak) edo enpresa espezializatuetako begirale kualifikatuek ematen dituzte jarduera guztiak.
  • Antolatzaileek eramango dituzte jarduera bakoitzerako behar diren materialak eta tresna bereziak, Bizikleta izan ezik bizikleta+SUP/Kayak jardueran.
  • UPV/EHUko Graduko ECTS kredituak aitortzeko baliozko jarduerak
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.