Zabalganeko Gizarte Etxeko lanak

Zabalganeko Gizarte Etxea

2015eko otsailean hasi dira obrak. Ferrovial Agroman SA - Obras Públicas Onaindia SA EABBari esleitu zaio lana, 9.480.000 euroan (BEZ barne) eta 22 hilabeteko epean gauzatzeko.

Lanen egoera ezagutu dezakezu, hilabetez hilabete

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/sets/72157675147709325(Beste leiho batean irekiko da)

2017 apirila

Elkartze-aretoko eta lantegietako eremuan:

  • Zenbait instalazio-lan amaitu dira: elektrizitatea (luminariak), megafonia (ekipoak), klimatizazioa (ekipoak).
  • Elkartze-aretoan eta lantegietan zurezko sabai desmuntagarriak jartzen amaitu da.
  • Beirazko manparak eta mostradoreak azkendu dira.
  • Leiho eta fatxadetan alucobonda jartzen amaitu da.
  • Erabilera anitzeko gelan zurezko zorua jarri da.
  • Poliduritezko zoruak egin dira.
  • Errodapia jarri da.
  • Metalezko eta fenolezko ateak jartzen amaitu da.

Kiroldegiko eta igerilekuetako eremuan:

  • Lamazko saretak jartzen amaitu da.
  • Korridoreak, komunak eta pabilioia margotzen jarraitu da.
  • Zona hezeetako eta korridoreetako sabai jarraituak amaitu dira.
  • Kabina fenolikoak eta gaineko azalerak amaitu dira.
  • Barruko zurgintza (RF eta arrunta) jartzen amaitu da.
  • Kiroldegian zurezko zoladura jartzen amaitu da.
  • Pabilioko eskudela-inguruan kristala jarri da.
  • Fatxada eta leihoetan alucobonda jartzen amaitu da.
  • Eskaileran polidurita jarri da, eta errementaritza-lanak amaitu dira.

Ekitaldi-aretoko eta liburutegiko eremuan:

  • Hainbat instalaziotako ekipoak jartzen amaitu da.
  • Zurezko mailen azpiko egitura amaitu da, eta moketa eta zenbait altzari (besaulkiak eta oihala) jarri dira.
  • Margotze lanak azkendu dira.
  • Manparak jartzen amaitu da.
  • Poliduritezko eskailerak eta zoruak egin dira.
  • Leiho eta fatxadetan alucobonda jartzeko lanak amaitu dira.
  • Gainerako errementaritza-lanak egin dira.

Urbanizazioa egokitzeko lanak egiten jarraitu da: hormigoizko zolatak egin eta mutxardatu; hartxintxar txikiak hedatu; landare lurra hedatu; zuhaitzak, ureztapena, kanaletak jarri...; tepea jartzea falta da.

2017ko martxoa

Elkartze-aretoko eta lantegietako eremuan:

  • Zenbait instalazio-lan azkendu dira: elektrizitatea (luminariak), megafonia (ekipoak), klimatizazioa (ekipoak).
  • Elkartze-aretoan zurezko sabai desmuntagarriak jartzen hasi da,
  • eta lantegietan jarrita utzi dira.
  • Beirazko manparak jarri dira.
  • Leiho eta fatxadetan alucobonda jartzeko lanak egiten jarraitu da.
  • Erabilera anitzeko gelan zurezko zorua jarri da.

Kiroldegiko eta igerilekuetako eremuan:

  • Hainbat instalaziotako ekipoak jartzen jarraitu da.
  • Kiroldegiko hormak estaltzeko lanak amaitu dira.
  • Igerilekuko hormak heraklithez zein gresez estaltzeko lanak amaitu dira, eta gresezko zoladura jarri da.
  • Lamazko saretak jartzen jarraitu da.
  • Korridoreak eta komunak margotzen jarraitu da, eta pabilioia margotzen hasi.
  • Zona hezeetan eta korridoreetan sabai jarraituak jarri dira.
  • Kabina fenolikoak eta gaineko azalerak jarri dira.
  • Barruko zurgintza (RF eta arrunta) jartzen ari da.
  • Kirol-ekipamendua jarri da.
  • Kiroldegian zurezko zoladura jartzen hasi da, eta gimnasioetan bukatu.
  • Fatxada eta leihoetan alucobonda jarri da.

Ekitaldi-aretoko eta liburutegiko eremuan:

  • Hainbat instalaziotako ekipoak jartzen jarraitu da.
  • Ekitaldi-aretoko hormen estaldura eta sabaia amaitu dira, eta zurezko mailen azpiko egitura egin da, moketa jartzeko.
  • Margotze lanak egiten jarraitu da.
  • Manparak jarri dira.
  • Zurezko sabaiak egiten jarraitu da, eta sabai jarraituak ipini dira.
  • Leiho eta fatxadetan alucobonda jartzen jarraitu da.

Urbanizazioa egokitzeko lanak egiten jarraitu da: instalazio-sareak amaitu; hormigoizko zolatak egin eta mutxardatu; hartxintxar txikiak hedatu; landare-lurra hedatu; zuhaitzak, ureztapena, kanaletak jarri...

2017ko Otsaila

Elkartze-aretoko eta lantegietako eremuan:

  • Hainbat instalazio lanekin jarraitu da: elektrizitatea, megafonia, klimatizazioa (ekipoak) eta suteetarako kanalizazioa.
  • Zoruak berdintzeko lanak amaitu dira.
  • Mostradoreen azpiko egiturak jarri dira.

Kiroldegiko eta igerilekuetako eremuan:

  • Hainbat instalazio, banaketa eta barruko instalazioetako lanekin jarraitu da: iturgintza, elektrizitatea (koadroak eta luminariak) eta suteetarako kanalizazioa.
  • Kiroldegiko hormak estaltzen jarraitu da.
  • Igerilekuko hormak estaltzen hasi da.
  • Lamazko saretak jartzeko lanak hasi dira.
  • Korridoreak eta komunak margotzen hasi da.
  • Sabai jarraituak jartzeko lanak hasi dira.

Ekitaldi-aretoko eta liburutegiko eremuan:

  • Hainbat instalazio lanekin jarraitu da: hodiak, klimatizazio ekipoak, telekomunikazio-azpiegitura, iturgintza instalazioak, elektrizitate koadroak eta luminariak.
  • Margotzen jarraitu da.
  • Manparen hesi fonikoak jarri dira.
  • Zurezko sabaiak jartzen hasi da.
  • Leiho eta fatxadetan alucobonda jartzeko lanak hasi dira.
  • Estaldura ekipoetako bankadak egin dira.

Urbanizazioa egokitzeko lanak egiten jarraitu da.

2017ko urtarrila

Elkartze areto eta lantegien eremuan:

  • Hainbat instalazio lanekin jarraitu da: elektrizitatea, megafonia, aire-egokitzea eta suteak bideratzea.
  • Zoruak handitzen hasi dira.
  • Pladurrezko estaldura lanak amaitu egiten dira.

Kiroldegiko eta igerilekuetako eremuan:

  • Zinkeko estalki eta fatxadetako lanekin jarraitu da, erretenak egiten, eta sandwich panelak, delta xafla eta zinka jartzen.
  • Alikatatuak eta zolatzeak amaitu dira, igerilekua izan ezik.
  • Behe eta lehen solairuetan, igeltserotzako adreilu, pladur eta zarpeatze lanak amaitzen jarraitu da.
  • Hainbat instalazio, banaketa eta barruko instalazioetako lanekin jarraitu da: iturgintza, elektrizitatea eta suteak bideratzea.
  • Igerilekuko errezel-horma jartzen amaitu da.
  • Kiroldegiko estaldura lanak hasi dira.

Ekitaldi areto eta liburutegiaren eremuan:

  • Hoditeria, telekomunikazio-azpiegiturak eta iturgintza instalazioak jartzeko lanekin jarraitu da.
  • Ekitaldi-aretoan estaldura lanekin jarraitu da.
  • Margotze lanak hasi dira.

Urbanizazioa egokitzeko lanak egiten jarraitu da.

2016ko abendua

Elkartze areto eta lantegien eremuan:

  • Hainbat instalazio lanekin jarraitu da: elektrizitatea, megafonia, aire-egokitzea eta suteak bideratzea.
  • Aluminio arotzeria jartzen jarraitu da.
  • Pladurrezko estaldura lanak amaitu egiten dira.

Kiroldegiko eta igerilekuetako eremuan:

  • Zinkeko estalki eta fatxadetako lanekin jarraitu da, erretenak egiten, eta sandwich panelak, delta xafla eta zinka jartzen.
  • Hormak morteroz eta iragazteko xaflaz iragazgaizten jarraitu da, lauzak jartzen jarraitzeko, eta zoladurak eta kanaletak irazgaiztu egin dira.
  • Alikatatzen jarraitu da eta behe solairuko zolatzeak hasi dira.
  • Behe eta lehen solairuetan, igeltserotzako adreilu, pladur eta zarpeatze lanak amaitzen jarraitu da.
  • Hainbat instalazio, banaketa eta barruko instalazioetako lanekin jarraitu da: iturgintza, elektrizitatea eta suteak bideratzea.
  • Aluminiozko arotzeria eta igerilekuko errezel-hormak jarri dira.
  • Poliuretanoa botatzen amaitu da bai pabilioian baita igerilekuan ere.

Ekitaldi-aretoko eta liburutegiko eremuan:

  • Hoditeria, telekomunikazio-azpiegiturak eta iturgintza instalazioak jartzeko lanekin jarraitu da.
  • Estaldura lanak eta pladur eta adreiluzko trenkadak amaitu egin dira.
  • Aluminio arotzeria jartzen jarraitu da.
  • Ekitaldi-aretoko zinkeko estalkia eta fatxada egiten jarraitu da.
  • Ekitaldi-aretoan estaldura lanak hasi dira.
  • Lehenengo solairuko terrazak iragazgaiztu egin dira.

Urbanizazioa egokitzeko lanak egin  dira.

2016ko azaroa

Elkartze-aretoko eta lantegietako eremuan:

  1. Elektrizitate, megafonia, aire-egokitze eta suteak bideratzeko instalazioekin jarraitu da.
  2. Aluminiozko arotzeria jarri da.

Kiroldegiko eta igerilekuetako eremuan:

  1. Zink-estalkiko lanekin jarraitu da: erretenak, sandwich panelak, delta xafla, zinka.
  2. Isolamendua jarri ondoren, zoruen emendakina egiten da.
  3. Hormak morteroz eta iragazteko xaflaz iragazgaiztu dira, lauzak jartzen hasteko.
  4. Se sigue alicatando y se comienzan los solados del sótano.
  5. Igerilekuetako ekipoak jartzen jarraitu da, gainezkabideak amaitu  eta igerilekuaren barneko aldea lauzatzeari ekin zaio.
  6. Behe eta lehen solairuetan, adreilu, pladur eta zarpeatze lanak egiten jarraitu da.
  7. Hainbat instalazio eta banaketa lanekin jarraitu da: iturgintza, elektrizitatea eta suteak bideratzea.

Ekitaldi -aretoko eta liburutegiko eremuan:

  1. Hoditeria, telekomunikazio-azpiegiturak eta iturgintza instalazioak jartzeko lanekin jarraitu da.
  2. Estaldura lanekin eta pladur eta adreiluzko trenkadekin jarraitu da.
  3. Mortero-lanekin jarraitu da.
  4. Aluminio-arotzeria jartzeari ekin zaio
2016ko urria

Elkartze-aretoko eta lantegietako eremuan:

  1. Elektrizitate, megafonia, aire-egokitze eta suteak bideratzeko instalazioekin jarraitu da.
  2. Aluminiozko arotzeria jarri da.

Kiroldegiko eta igerilekuetako eremuan:

  1. Zink-estalkiko lanekin jarraitu da: erretenak, sandwich panelak, delta xafla, zinka.
  2. Isolamendua jarri ondoren, zoruen emendakina egiten hasi da.
  3. Hormak morteroz eta iragazteko xaflaz iragazgaiztu dira, lauzak jartzen hasteko.
  4. Igerilekuetako ekipoak jartzen jarraitu da, gainezkabideak amaitu  eta igerilekuaren barneko aldea lauzatzeari ekin zaio.
  5. Behe eta lehen solairuetan, adreilu, pladur eta zarpeatze lanak egiten jarraitu da.
  6. Hainbat instalazio eta banaketa lanekin jarraitu da: iturgintza, elektrizitatea eta suteak bideratzea.

Ekitaldi -aretoko eta liburutegiko eremuan:

  1. Hoditeria, telekomunikazio-azpiegiturak eta iturgintza instalazioak jartzeko lanekin jarraitu da.
  2. Estaldura lanekin eta pladur eta adreiluzko trenkadekin jarraitu da.
  3. Mortero-lanekin jarraitu da.
  4. Aluminio-arotzeria jartzeari ekin zaio
2016ko iraila

Elkartze-aretoko eta lantegietako eremuan:

  1. Hainbat instalazio lanekin jarraitu da: elektrizitate, megafonia eta aire-egokitzea.
  2. Igeltserotza lanekin jarraitu da (pladurra eta adreilua).

Kiroldegiko eta igerilekuetako eremuan:

  1. Zinkeko estalkiko lanekin jarraitu da: erretenak, sandwich panelak, delta xafla, zinka.
  2. Instalazio-geletako zoladura jarri da.
  3. Igerilekuetako ekipoak jartzen jarraitu eta igerilekuko gainezkabidea  egiten hasi da.
  4. Behe eta lehen solairuetan, adreilu, pladur eta zarpeatze lanak egiten jarraitu da.
  5. Hainbat instalazio eta banaketa lanekin jarraitu da: iturgintza, elektrizitatea eta suteak bideratzea.

Ekitaldi -aretoko eta liburutegiko eremuan:

  1. Hodi eta telekomunikazioetarako azpiegituren arloko lanekin jarraitu da.
  2. Hormetan poliuretanoa botatzen jarraitu da.
  3. Estaldura lanekin eta pladur eta adreiluzko trenkadekin jarraitu da.
  4. Mortero-lanekin jarraitu da.
2016ko abuztua

Elkartze-aretoko eta lantegietako eremuan:

  1. Instalazio-lanekin jarraitu da.
  2. Lantegien eremuan igeltserotza lanekin jarraitu da (pladurra eta adreilua).

Kiroldegiko eta igerilekuetako eremuan:

  1. Egitura metalikoa sutetatik babesteko lanak amaitu dira eta, amaitzeko, esmalte geruza eman da.
  2. Zinkeko estalkiko lanekin jarraitu da: erretenak egin eta sandwich panelak, delta xafla eta zinka jarri dira.
  3. Instalazio-geletako zoladurak prestatu dira.
  4. Igerilekuetako ekipoak jartzen jarraitu da.
  5. Albaitaritza lanekin jarraitu da sotoan, eta behe eta lehen solairuetan.

Ekitaldi -aretoko eta liburutegiko eremuan:

  1. Instalazio-lanekin jarraitu da.
  2. Hormetan poliuretanoa botatzen jarraitu da.
  3. Estaldura lanekin eta pladur eta adreiluzko trenkadekin jarraitu da.
  4. Mortero-lanei ekin zaie.

Segurtasuna

  1. Ormigoizko hormetan segurtasun-sokak jarri dira; pabilioian estalkiaren azpian, sarea.
2016ko uztaila

Elkartze-aretoko eta lantegietako eremuan:

  1. Instalazio-lanekin jarraitu da.
  2. Lantegien eremuan igeltserotza lanei ekin zaie (pladurra eta adreilua).

Kiroldegiko eta igerilekuetako eremuan:

  1. Egitura metalikoa suteen kontra babestu da.
  2. Zinkeko estalkiko lanei ekin zaie: erretenak egin eta sandwich panelak eta delta xafla jarri dira.
  3. Instalazio-geletako zoladurak prestatu dira.
  4. Igerilekuetako ekipoak jartzen jarraitu da.
  5. Zimendua jartzeko lanak eta arrapalaren egitura amaitu dira.
  6. Albaitaritza lanekin jarraitu da sotoan, eta behe eta lehen solairuetan.

Ekitaldi -aretoko eta liburutegiko eremuan:

  1. Instalazio-lanekin jarraitu da.
  2. Hormetan poliuretanoa botatzen jarraitu da.
  3. Estaldura lanekin eta pladur eta adreiluzko trenkadekin jarraitu da.

Urbanizazioa

  1. Lursaila egokitzen eta euri-urak jasotzeko estoldak jartzen ari dira.

Segurtasuna

  1. Ormigoizko hormetan segurtasun-sokak jarri dira; estalkiaren azpian, sarea.
2016ko ekaina

Elkartze-aretoko eta lantegietako eremuan:

  1. Elkartze-aretoko forjatua bukatu da.
  2. Elkartze-aretoko hormen estalkiak egin dira.
  3. Poliuretano botatzen ari da lantegietako hormetan.
  4. Elektrizitate lanak jarraitzen dira.

Kiroldegiko eta igerilekuetako eremuan:

  1. Pabilioiko egitura metalikoa jarraitzen da.
  2. Igerilekuan eta aldageletan egur laminatua jarraitzen da.
  3. Solairu lanak prestatzen ari dira instalazio-guneetan.
  4. Igerilekuaren ekipamenduak jartzen ari dira.
  5. Arrapalaren lanak hasi dira zimenduak eta egitura.
  6. Adreilu lanak hasi dira lehenengo solairuan eta sotoan.

Ekitaldi -aretoko eta liburutegiko eremuan:

  1. Aluminiozko lanak hasi dira liburutegian.
  2. Areto-nagusiko iragasgaitzaren lanak hasi dira.
  3. Poliuretano botatzen ari da lantegietako hormetan.
  4. Pladur lanak hasi dira.

Urbanizazioa

  1. Partzela eta euri bilketa prestazen ari dira.

Segurtasuna

  1. Segurtasun lineak jarri dira zemendu hormetan.
2016ko maiatza

Elkartze-aretoko eta lantegietako eremuan:

  1. Topaketa guneko murruak egiten jarraitu da
  2. Beheko solairuko forjatua amaitu eta topaguneko estalkiaren forjatuarekin hasi da
  3. Lantegien estalkia irazgaitu da.
  4. Elektrizitate lanak hasi dira.

Kiroldegiko eta igerilekuetako eremuan:

  1. Pabilioiko egitura metalikoa jartzen hasi da
  2. Igerilekuan eta aldageletan egur laminatua jartzen hasi da
  3. Pabilioiko lurra jarri da
  4. Igerilekuko ponpak jarri dira
  5. Egiturako azken ukituak, eskailerak

Ekitaldi -aretoko eta liburutegiko eremuan:

  1. Ekitaldi aretoa suteen kontra babestu da
  2. Liburutegiko estalkia irazgaitu da
  3. Elektrizitate lanak hasi dira.
  4. Euri urak eta ur zikinak jasotzeko lanak egin dira.

Urbanizazioa

  1. Lurra egokitzen eta euri urak biltzen.
  2. Txapa duten zutabeak, egitura metalikoari eusteko
  3. Pablilioiko zolata
  4. Topaketa guneko estalkiaren forjatuarekin hasi da
  5. Topaketa guneko estalkiaren forjatua eta barruko murruak egin dira
2016ko apirila

Elkartze-aretoko eta lantegietako eremuan:

  1. Lantegietako eremuan, zimendu lanak jarraitu egin dira.
  2. Elkartze-aretoko osasun kofratze zati bat egin da.
  3. Lantegietako murruak hasi dira.

Kiroldegiko eta igerilekuetako eremuan:

  1. Murruak egiten jarraitu da.
  2. Aldagelen inguruetan ur zikinak kanalizatzeko lanekin jarraitu da.
  3. Kiroldegiko harlauza zati bat egin da.

Ekitaldi -aretoko eta liburutegiko eremuan:

  1. Gizarte zerbitzuko eta liburutegiko murruekin amaitu da.
  2. Estalkirako forjatu-lanak egin dira.
  3. Ekitalde-aretoko metalezko egitura egin da.
2016ko martxoa

Elkartze-aretoko eta lantegietako eremuan:

  1. Beheko solairutik estalkirako murruak amaitu dira
  2. Lantegietako eremuan, estalkirako forjatu-lanak hasi dira.
  3. Elkartze-aretoko putzu ziklopeoak egin dira, eta baita zapaten, zimenduen eta bigen zati bat ere.
  4. Lantegien osasun-forjatuak hasi dira.

Kiroldegiko eta igerilekuetako eremuan:

  1. Murruak egiten jarraitu da
  2. Aldagelen inguruetan ur zikinak kanalizatzeko lanekin jarraitu da.
  3. Sotoaren harlauza

Ekitaldi -aretoko eta liburutegiko eremuan:

  1. Gizarte zerbitzuko eta liburutegiko murruekin jarraitu da
2016ko otsaila.

Elkartze-aretoko eta lantegietako eremuan:

  1. Beheko solairutik estalkirako murruak egiten jarraitu da
  2. Elkartze aretoaren esparrua hustu da

Kiroldegiko eta igerilekuetako eremuan:

  1. Igerilekuetako zuloen eta zirkuitu hidraulikoen proiektua amaitu da.
  2. Murruak egiten jarraitu da
  3. Kiroldegiaren ingurua zabor-legarrez bete da
  4. Aldagelen inguruetan ur zikinak kanalizatzeko lanekin jarraitu da.
  5. Kiroldegiko estrasdosa betetzen jarraitu da
  6. Lehen solairuko forjatua amaitu da.
  7. Aldagelen harlauza

Ekitaldi -aretoko eta liburutegiko eremuan:

  1. Gizarte zerbitzuko eta liburutegiko murruekin jarraitu da
  2. Lehen solairuko forjatu-lanekin jarraitu da.
  3. Ekitaldi aretoko harlauza
2016ko urtarrila

Elkartze-aretoko eta lantegietako eremuan:

  1. Beheko solairutik estalkirako murruak egiten jarraitu da

Kiroldegiko eta igerilekuetako eremuan:

  1. Bi igerilekuetako zuloetako eta zirkuitu hidraulikoetako lanekin jarraitu da
  2. Kiroldegiko eremuan murruak jartzen jarraitu da
  3. Aldagela ingurua zabor-legarrez bete da
  4. Aldagelen inguruetan ur zikinak kanalizatzeko lanei ekin zaie.
  5. Kiroldegiko estradosa betetzen jarraitu da
  6. Iragazgaizte lanak egiten dira kiroldegiko murruetan; murruetako estradosetan drainatze-hodia jarri eta haiek betetzeari ekin zaio.

Ekitaldi -aretoko eta liburutegiko eremuan:

  1. Gizarte zerbitzuko murruekin jarraitu da
  2. Ekitaldi aretoko behin betiko murruak egiten amaitu da
  3. Lehen solairuko forjatu-lanekin jarraitu da
2015eko abendua

Elkartze-aretoko eta lantegietako eremuan:

  1. Murruak jartzen jarraitu da, beheko solairutik estalkirantz.

Kiroldegiko eta igerilekuetako eremuan:

  1. Helduen igerilekuko zuloa egiten amaitu da, bi igerilekuak zabor-legarrez bete, eta putzu eta zirkuitu hidraulikoei dagozkion lanei ekin zaie.
  2. Kiroldegiko eremuan murruak jartzen jarraitu da
  3. Beheko solairuko forjatua jartzeko lanak egin dira.
  4. Zapatak egiten jarraitu da.
  5. Iragazgaizte lanak egiten dira kiroldegiko murruetan; murruetako estradosetan drainatze-hodia jarri eta haiek betetzeari ekin zaio.

Ekitaldi -aretoko eta liburutegiko eremuan:

  1. Liburutegiko eta gizarte zerbitzuetako eremuetan murruak jartzen hasi dira, beheko solairutik gorantz.
  2. Ekitaldi-aretoko behin betiko murru batzuk egiten jarraitu da.
  3. Lehen solairuko forjatu-lanei ekin zaie.
2015eko azaroa

Elkartze aretoko eta lantegietako eremuan:

  1. Murruak egiten hasi da, beheko solairutik estalkirantz.

Kiroldegiko eta igerilekuetako eremuan:

  1. Helduen igerilekuko zuloa egiten hasi da eta haurren igerilekua zabor-legarrez bete da.
  2. Igerilekuaren eremuan murruak egiten jarraitu da; kiroldegiaren eremuan murruak jartzen hasi dira (trepekin).
  3. Beheko solairuko forjatua jartzeko lanak egin dira.
  4. Zapatak egiten jarraitu da.
  5. Iragazgaizte lanak egiten dira kiroldegiko murruetan; murruetako estradosetan drainatze-hodia jarri eta haiek betetzeari ekin zaio.

Ekitaldi aretoko eta liburutegiko eremuan:

  1. Liburutegiko eta gizarte zerbitzuetako eremuetan murruak jartzen hasi dira, beheko solairutik gorantz.
  2. Ekitaldi-aretoko behin betiko murru batzuk egiten hasi dira.
2015eko urria

Elkartze areto eta lantegien eremuan:

  1. Lantegien eremuetako beheko solairuko forjatua egin da.

Kiroldegiko eta igerilekuetako eremuan:

  1. Jarraitu egin da hormigoia botatzen kiroldegiko beheko solairuko bistan geratzen den murruko alderdian.
  2. Igerilekuetako eremuan zapatak eta murruak egiten hasi dira.
  3. Iragazgaizte lanak egiten dira kiroldegiko sotoan eta murruetan; murruetako estradosetan drainatze-hodia jarri eta haiek betetzeari ekin zaio.

Ekitaldi areto eta liburutegiaren eremuan:

  1. Beheko solairuko forjatua jartzeko lanak amaitu dira.
  2. Murruak jasotzeko prestaketa lanak hasi dira.
  3. Aurrera dihardute iragazgaizteko lanak, eta drainatzeko hodia inguruan ezarri eta murruetan betelanak egiten dira.
2015eko iraila

Airetiko ikuspegia: 2015eko iraila

Elkartze areto eta lantegien eremuan:

  1. Zapaten eta habeen zimenduak jartzeari ekin zaio.
  2. Beheko solairuko forjatua enkofratzeko lanak hasi dira.

Kiroldegiaren eremuan:

  1. Sotoko zimenduak eta bertako murruak jartzeko lanak amaitu dira.
  2. Hasi da hormigoia botatzen kiroldegiko beheko solairuko bistan geratzen den murruko alderdian.
  3. Sotoko saneamendu lanak hasi dira.

Ekitaldi areto eta liburutegiaren eremuan:

  1. Beheko solairuko zimenduak jartzeko lanak amaitu dira.
  2. Sotoaren gaineko forjatuan hormigoia botatzen hasi da.
  3. Iragazgaizte lanak hasi dira.
2015eko uztaila eta abuztua

Elkartze areto eta lantegien eremuan:

  1. Lantegien eremuko horma kiroldegiarekin lotzeko zapata jarri da.

Kiroldegiaren eremuan:

  1. Sotoko zimenduak jarri eta hormak altxatzen hasi dira.
  2. Beheko solairuko hormetan agerikoa ez den hormigoia otatzea.
  3. Murruetako zapatetan hormigoia botatzen jarraitu da.

Ekitaldi areto eta liburutegiaren eremuan:

  1. Sotoko zimenduak jartzen amaitu da, eta forjatua egin.
  2. Hormak sototik beheko solairura altxatu dira.
  3. Beheko solairuko zimenduak jarri dira.
  4. Beheko solairuko forjatuak egiten hasi dira.
  5. Sotoko zimenduak jarri dira.
2015eko ekaina

Elkartze aretoaren eta lantegien eremuan:

  1. Putzu ziklopeoak egiteko lanekin jarraitu da

Kiroldegiaren eremuan:

  1. Arrokak kentzen jarraitu da, baita zapatak hondeatzen ere
  2. Murruetako zimendu jarraituen zapatetan hormigoia bota da.

Ekitaldi aretoaren eta liburutegiaren eremuan:

  1. Putzu ziklopeoak egiten amaitu da.
  2. Harri-lubetak jarri dira ondoan dagoen jabetzaren hormari eta lurrei eusteko.
  3. Sotoko zimenduak jarri dira.
  4. Egitura lanei ekin zaie, eta hainbat gunetan (elkartze aretoa, lantegiak, ekitaldi aretoa eta liburutegia egongo diren lekuetan) putzu ziklopeoak egin dira.
  5. Behin betiko hartune elektrikoetarako kanalizazioa egin da.
  6. Kiroldegiaren eremuan, arroka kentzen jarraitu eta zapatak hondeatu dira.
  7. Ekitaldi areto eta liburutegiaren eremuan, sotoa hondeatu da.
2015eko apirila

Apirilean lursaileko belar-sastrakak garbitu dira. Elkartze aretoa, lantegiak, ekitaldi aretoa eta liburutegia hartuko dituen eraikinaren aldean lurra hondeatzen eta kentzen aritu da. Kiroldegia jartzekoa den inguruan lurra kendu da, eta orain arroka kentzen ari da.

2015eko martxoa

Lursaileko belar-sastrakak garbitu, obraren kartela jarri, etxolak muntatu eta kamioien igarobideetarako hormigoia bota zen, bai eta aginduzko seinaleak jarri ere.

2015eko otsaila

Obrak hasi dira.

2014ko abendua

Obra esleitua dago.

Hasierako proiektuaren irudiak

Zabalgana

Zabalgana

Zabalgana

Zabalgana

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: