9. Kontribuzio Berezien Ordenantza Fiskal Orokorra

Izapidetze-datuak:

Onespena:
2011/12/23
Indarrean sartzea:
2012/01/01
Argitalpena:
ALHAO, 152 zk. 2011/12/28
Aurreko erreferentzia:
Indargabe geratuko da, aurrerantzean, 2011ko Kontribuzio Berezien Ordenantza Fiskal Orokorra

Testu osoa: PDF

I. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua

Gasteizko Udal honek, Arabako Lurralde Historikoko Hazienda Lokalak arautzen dituen uztailaren 19ko 41/89 Foru Arauaren 28. eta 55. artikuluetan adierazitakoarekin bat etorriz, subjektu pasiboei onura sortzen dieten edo haien ondareen balioaren gehikuntza dakarten lanak egin edo udal zerbitzuak ezarri nahiz handitzeko kontribuzio berezietarako Ordenantza Nagusia onartzen du.

2. artikulua

Udalerri osoan aplikatuko da ordenantza hau.

II. EGITATE ZERGAGARRIA

3. artikulua

Kontribuzio berezien egitate zergagarria subjektu pasiboak onura edo bere ondasunaren balio-gehikuntza lortzea da, Udalak herri lanak egitearen edo udal zerbitzu publikoak ezartze edo handitzearen ondorioengatik.

4. artikulua

1. Honako hauek joko dira udal lan eta zerbitzutzat:

a) Gasteizko Udalak bere konpetentzien eremuaren barnean egiten dituenak, eman zaizkion helburuak betetzeko, bere ondare-ondasunetan, jabe bezala, egiten dituenak izan ezik.

b) Gasteizko Udalak egiten dituenak beste Erakunde Publikoek eman edo eskuordetu egin dizkiotelako, eta baita legeriaren arabera beraien titularitatea hartu dituenak ere.

c) Beste erakunde publiko batzuek edo horien emakidadunek egiten dituztenak, udalak hartarako diru ekarpena egin badu.

2. Ez dute udal zerbitzu edo lan kontsiderazioa galduko aurreko zenbakiaren a) letran daudenek, nahiz eta Erakunde Autonomoek edo Merkataritza Elkarteek bere kapital soziala oso osorik Gasteiz udalarena denean burutu. Era berean udal laguntza emakidadunek edo zergapeko administrazioko elkarteek eginak izan.

5. artikulua

Zerga bereziengatik bildutako diru kopuruak bakarrik eskatuak izan ziren lanaren edo zerbitzuaren gastuak ordaintzeko erabili ahal izango dira.

III. SUBJETU PASIBOA

6. artikulua

1. Zerga berezien subjektu pasiboak dira Arabako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorraren 35. artikuluaren 3. idatz-zatian aipatzen dituen pertsona fisiko eta juridikoak eta Erakundeak, ordaintzeko beharra sortzen duten lanak egiteagatik edo udal zerbitzuak ezartzeagatik edo handitzeagatik bereziki oneginak direnak.

2. Honako hauek joko dira pertsona bereziki onegintzat:

a) Ondasun higiezinak eragiten dioten lanak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik zerga berezietan, beroien jabeak.

b) Zerga berezietan Enpresetako ustiaketen ondorioko lanak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik enpresetako titularrak diren pertsonak edo erakundeak.

c) Zerga berezietan, su-itzalketa zerbitzuen hobekuntzagatik edo zabaltzeagatik, eragindako ondasunen jabeez gain arlo horretan udal murgatean bere eginkizuna garatzen duten Aseguru Konpainiak.

d) Zerga berezietan lurrazpiko barne-bideak eraikitzeagatik erabili behar dituzten eraikitze-enpresak.

3. Jabetza horizontal erregimenaren kasuetan, jabe-elkargoaren ordezkaritzak Udal Administrazioari jabe guztien izenak eta elkargoan duten partizipazio koefizientea eman behar dizkio, banakako kuoten bidalketa egiteko. Horrela egiten ez bada, kuota bakar horren bidalka onartuko dela ulertzeko da kuota horren banaketa komunitate beraren eskuetan geratzen delarik.

IV. OINARRI ZERGAGARRIA

7. artikulua

1. Zerga berezien oinarri zergagarria, gehienez, lanak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik Udalak eusten duen %90eko kostuak osatuko du. Udalak, ordenaketa akordioa hartzen duenean, kasu bakoitzean portzentu ezargarria finkatuko du.

2. Aipatutako kostua hurrengo kontzeptuez osaturik egongo da:

a) Perituzko lan, proiektuen idazketa eta lan, plan eta programa teknikoen zuzendaritzaren kostu erreala.

b) Egin behar diren lan edo ezarri edo handitu behar diren zerbitzuen zenbatekoa.

c) Lanek edo zerbitzuek iraunkorrean hartu behar luketen lursailen balioa, erabilpen publikorako ondasunak badira salbu. Udalari dohain eta beharrez utzitako lursailak, edo legerian ezarritako mugetan utzitako eraikinak baldin badira.

d) Gertaera hauengatik etorritako indemnizazioak: eraikinak botatzea, landaretzak, obrak eta instalazioak suntsitzea, baita okupatu edo suntsituak izan behar diren ondasunen errentariei dagozkienak ere.

e) Lanetan edo zerbitzuetan inbertitutako kapitalaren interesa, Udalak kreditua erabili behar izango balu zerga bereziek estaltzen ez duten zatikoa finantzatzeko edo zerga hauek estaltzen dutena hauen orokorreko zatiketa ematen denean.

3. Lanen edo zerbitzuen aurrekontuetako kostu osoak, bakarrik aurreikuspen izaera edukiko du. Egiazko kostua aurrezikusitakoa baino handiagoa edo txikiagoa izango balitz, hura hartuko da dagozkion kuoten kalkuluaren ondorioetarako.

4. 4.1.c) artikuluak aipatzen dituen lanak edo zerbitzuak direnean, edo artikulu beraren 2.zenbakiak aipatzen dituen udal laguntzaz hartzaileek egindako lanak direnean, zerga berezien oinarri zergagarria diru emate hauen zenbatekoaren arabera zehaztuko da, beste Administrazio Publikoek ezarri ditzaketenak kaltetu gabe. Beti, artikulu honen lehen zenbakiak aipatzen duen %90aren muga errespetatuko da.

5. Oinarri zergagarria zehazteko, Udal Administrazioak jasandako kostutzat kenketa honen emaitza joko da: kostu osoaren zenbatekoari Udal Administrazioak eskuratzen dituen subentzio edo laguntzetako zenbatekoa kenduz.

6. Aipatutako subentzioa edo laguntza zerga bereziaren subjektu pasibo batek ematen badu, bere zenbatekoa lehendabizi dagokion pertsona edo entitatearen kuota konpentsatzera destinatuko du. Subentzioaren edo laguntzaren balioa kuota hori baino handiago izango balitz, gainontzekoak beste subjektu pasiboen kuotak hainbananduz gutxiagotuko lirateke.

V. KUOTA

8. artikulua

Zerga berezien oinarri zergagarria subjektu pasiboen artean banatuko da, lan eta zerbitzuen izaeraren mota kontutan hartuz, eta ondorengo arauei atxikirik:

a) Oro har, eraikuntzen fatxadaren lerrozko metroak, bere lurrazala, hauen bolumen eraikigarria eta balio katastrala denak batera edo bananduz ezarriko dira, banatzeko moduluez, ondasun Higiezinen Zergaren ondorioetarako.

b) Su-itzalketa zerbitzuaren ezarpena, zabalpena edo hobekuntza baldin bada, banaketa udal mugartean dauden ondasunak ziurpetzen dituzten elkargo edo erakundeen artean, aurreneko urtean bildutako primen zenbatekoaren lainean egin ahal izango da. Subjektu pasibo bakoitzari eska dakiokeen kuota bera bildutako primen zenbatekoaren %5a baino handiago izango balitz, gainontzekoa hurrengo ekonomialdietara pasatuko litzateke guztia amortizatu arte.

c) Ordenantza honen 6.artikuluaren bigarren zenbakiaren d) apartaduak aipatzen dituen lanen kasuetan, zerga bereziaren zenbateko guzti hori erabili behar dituzten elkargo edo enpresetan banatuko da, bakoitzarentzat gordetako lekuaren lainean edo beraien sekzio osoaren heinean, berehala erabili ez arren.

9. artikulua

Ezargarria den araudiak edo Nazioarteko trataduek hobari fiskalak ematen badituzte onuradunei egoki ahal zaizkien kuotak ez dira beste zergapekoen artean banatuak izango.

10. artikulua

Ordaindu behar den kuota zehaztuta dagoenean, bere zatiki edo gerorapena gehienez bost urteko epealdi baterako eman ahal izango du Udal Batzarrak, subjektu pasiboak hala eskatuko balu.

VI. ZERGAREN ZORPIDEA

11. artikulua

1. Zerga bereziak lanak egin direnean edo zerbitzua ematen hasi denean zorpidetzen dira. Lanak zatikagarriak izango balira, zorpidetza subjektu pasibo bakoitzarentzat lanaren zatiki edo tramu bakoitzari dagozkion lanak egin direnetik gauzatuko da.

2. Aurreko zenbakian xedatutakoa kaltetu gabe, zergapen eta ordenazioaren akordio zehatza onartua ondoren Gasteizko Udalak aldez aurretik eskatu ahal izango du zerga berezien ordainketa, hurrengo urterako aurrez-ikusitako kostuaren zenbatekoaren arabera. Urteko aurrerakina lanak burutuak izan ez badira ezingo da eskatu.

3. Zerga berezien zorpidearen unea 6. artikuluan xedatutakoaren arabera nork ordaindu behar duen zehazteko kontutan hartuko da, nahiz eta ordenazioaren akordio zehatzean agertzen den subjektu pasiboa eta bere onespenaren datakoa subjektu bera izan, eta subjektu pasibo berak kuotak aurreratu izan balitu, artikulu honen bigarren zenbakiaren xedatutakoaren arabera. Ordenaketaren akordio zehatzean subjektu pasibotzat dagoen pertsonak gai horretaz adierazpena eskuratu duenean, eta zergapena sortarazten duten ondasunen edo ustiapenen eskubideak akordio horren onespena eta sortzapenaren sorreraren arteko dagoen aldian, egindako trasmisioaren berria Udal Administrazioari jakinaraziko dio, egin denetik hilabete baten epealdiaren barruan, eta hala egingo ez balu, aipatutako Administrazioak espedientean subjektu pasibotzat zegoenaren kontra egin ahal izango du kobratze-ekintza.

4. Lan osoa edo honen zatia bukatua izan denean, edo zerbitzuaren prestazioa hasi denean, subjektu pasiboak, behin-betiko bakoiztutako oinarri eta kuotak adieraziko dira, bidezkoak diren kitapenak igorriz, eta egindako aurre-ordainketagatik kontura egindako emanaldia konpentsatuz. Aipatutako behin-betiko seinalamendua, dena delako lan edo zerbitzuarentzat, Udal Administrazioak egingo du tributuaren ordenazio akordio zehatzaren indarrean dauden arauetara egokituz.

5. Aurreratutako ordainketak zergaren zorpidearen datan subjektu pasibo izaera ez dutenek egin izan balituzte, edo dagokien behin-betiko banakako kuotatik gaindituko balira, Udal Administrazioak bere kabuz bidezko itzulketa egingo luke.

VII. EZARPENA ETA AGINTZA

12. artikulua

1. Zerga berezien ordainerazpenak kasu bakoitzean zerga-ezarpenaren akordioaren aurretiazko hartzea beharko du.

2. Kontribuzio berezien bidez ordaindu behar den lan baten egite edo zerbitzu baten ezarrera edo handitzeari buruzko akordioa, zerga berezien agintza onartzen ez den arte ezingo da egin.

3. Ordenazio akordioa hartu beharrekoa da lan eta zerbitzuen aurreikusitako kostua, onuradunen artean banatzeko den kopurua eta banatzeko erizpideen zehaztapena edukiko dituelarik. Ordenazio akordio zehatza Ordenantza honetan itzalpetuko da.

4. Kontribuzio berezien ordenazio akordio zehatza behin hartuz gero, eta ordaindu beharreko kuotak zehaztuz gero, aipatutako kuotak, indibidualki, subjektu pasibo bakoitzari jakinaraziko zaizkio, bera edo bere helbidea ezagunak izango balira, eta kontrako kasuan, ediktuz. Interesatuek Gasteizko Udalaren aurrean birjarpeneko errekurtsoa aurkezterik izango dute. Aipatutako errekurtsoak edo murtziloa kontribuzio berezien etorkia, pertsona bereziki onuradunek ordainduko behar duten kostuaren portzentaia, edo egokitutako kuotei buruz ihardungo dira.

13. artikulua

1. Gasteizko Udalak beste Erakunde lokal baten laguntza ekonomikoaz Udal eskuduntzako lanak eta zerbitzuak burutzen edo egiten dituenean, eta Foru Araudian xedatutakoaren arabera zerga bereziak ezarriko diren guztietan, beraien gestioa eta bilketa zerbitzuaren ezartzeaz edo lanen egiteaz arduratzen den Erakundeak egingo ditu; horrek ez du oztopatzen Erakunde bakoitzak dagokion konpetentzia mantentzea, ezartze edo ordenaketaren akordioen arabera.

2. Aipatutako erakunderen batek ordenaketaren akordio zehatza onartuko ez balu suposaketan, ekintzaren batasuna indarrik gabe geldituko litzateke, eta erakunde bakoitzak bidezkoak diren erabakiak hartuko lituzke.

VIII. HIRI-LANKIDETZA

14. artikulua

1.- Lanengatik eragindako jabeek edo titularrek zergadunen Elkargo Administratiboa egin ahal izango dute lanen egite edo ezarrera edo Udal zerbitzuen zabalketa eragintzeko. Aipatutako jabeak edo titularrak lanaren edo zerbitzuaren izaeraren arabera dagokienaz gain, Gasteizko Udalari ordaintzea dagokion diru kopurua, honen finantz egoerak permituko ez balu, ordaintzera konprometituko dira.

2.- Era berean, Gasteizko Udalak eragindako lanak egitea edo zerbitzuak ezartzea edo zabaltzeagatik eragindako jabeek edo titulareek, zergapekoen Elkargo administratiboak egin ahal izango dituzte zerga berezien ordenaketaren akordioaren jendearentzat erakusteko aldian.

15. artikulua

Aurreko artikuluak adierazten duenaren arabera zergapekoen Elkargo administratiboak eratzeko, akordioa afektatuen gehiengo absolutoaz hartu beharko da, baldin eta ordaindu behar den kuoten bi herenen ordezkariak gutxienez badira.

Ordenantzaren eranskina

"Kontribuzio Bereziei buruzko Ordenantza Fiskal Orokorra, Suteak Itzaltzeko Zerbitzuak ezarri eta zabaltzeari buruz"

Lehena:

Gasteizko Udal txit gorenak, abenduaren 28ko 39/1988 legearen 28. eta ondorengo artikuluetan eta Hazienda Lokalak arautzen dituen uztailaren 19ko 41/1989 Foru Arauko 28. eta ondorengoetan adierazitakoaren ildotik, suteak itzaltzeko eta salbamendurako zerbitzuak ezarri eta zabaltzeagatiko kontribuzio berezia ezarri eta galdatzen du.

Bigarrena:

Kontribuzio honen egitate zergagarria hauxe da: suteak itzaltzeko eta salbamendurako udal zerbitzua ezarri eta zabaltzearen ondorioz subjektu pasiboek jasotzen duten onura, eta hori zerbitzu hori ezartzeko udalak duen konpetentziari dagokionez erregimen lokaleko oinarriak arautzen dituen legearen 21.1.c) artikuluan xedatutakoaren babespean.

Hirugarrena:

Eragindako ondasunen jabeez gain, bereziki onuraduntzat joko dira Gasteizko udalerrian, beren arlo horretan, diharduten aseguru konpainiak.

Laugarrena:

1.- Kontribuzio berezi honen oinarri zergagarria, gehienez ere, suteak itzaltzeko eta salbamendurako zerbitzua ezarri eta zabaltzearen ondorioz udalak bere gain hartzen duen kostuaren %90a izango da gehienez ere.

2.- Kostu hori honako hauek osatuko dute: areto, ondasun higigarri eta higiezinen kostua, ekipo tekniko-profesionalarena, pertsonalarena, prestakuntza gastuak, ibilgailuak eta zerbitzuak behar bezala funtzionatzeko beharrezko diren gainerakoak.

3.- Oinarri zergagarria zehazteko erakundeak bere gain hartutako kostuari udalak lortzen dituen dirulaguntza edo bestelako laguntzak kenduko zaizkio.

Bosgarrena:

Oinarri zergagarria Gasteizen kokatutako ondasunen arriskua estaltzen duten aseguru-konpainia edo erakundeen artean banatuko da, aurreko urtean bildutako sarien zenbatekoaren araberako proportzioan, gehienezko muga bildutako sarien %5a izanik.

Seigarrena:

Dena delako kuotaren ordainketa ezingo da zatitu eta atzeratu-ezina izango da.

Zazpigarrena:

Ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren lehenean zorpidetuko da kontribuzio berezia.

Zortzigarrena:

Aipatutako kontribuzio bereziaren bilketa subjektu pasiboen behar bezala onetsitako elkarteekiko hitzarmen-prozeduraren bitartez burutu ahal izango da.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: