Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean egin nahi den egiturazko aldaketa bati buruzko aurretiko kontsulta publikoa, industriarekin lotutako OR-11 (Arriagako atea) ordenantzan erabileren bateragarritasunaren inguruan

Noiz: 2018ko abenduaren 5 arte

Nola: Posta elektronikoaren bitartez: gestionadm2.0201@vitoria-gasteiz.org

2018ko azaroaren 5eko erabakiak hasiera eman zion xedapen-aldaketa tramitatzeari, eta Herritarrek Parte-hartzeko Programan aurreikusten denaren arabera, kontsulta publikoa irekitzen da hala nahi duten herritarrek, antolakundeek eta elkarteek iritziak eta ekarpenak egiterik izan dezaten ondoren azaltzen diren alderdiei buruz.

a) Planaren aldakuntzaren aurrekariak

Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren xedapen-aldaketari behin betiko onespena emateari dagokio, zeinaren helburua baitzen industria erabilerak arautzea, erabilera-bateragarritasunean kategoriak argitu eta industria lurrari dagozkion hiru ordenantzei (OR-11, OR-12 eta OR-13) egokitzea (2014ko irailaren 26ko Udalbatza).

Bertan 6.11.01 (TRT 2003) artikuluan zedarritutako bideen -hiria egituratzen duten bideak-zerrenda handitzea erabaki zen; halaber, eragina izango du 6.11.07 (I.3 kategoria, 3. baldintza eta II.3 kategoria, 1. 2. eta 3. baldintzak) eta 6.13.01. artikuluen gainean.

b) Planaren aldaketarekin konpondu nahi diren arazoak

Arazoa ahanztura nabari batean sortzen da, alegia, zerrenda luzatuan bide era berean egituratzaile batzuk (sistema orokorra) txertatzea ahaztu zen, esaterako Arriagako atea, bere OR-11 zoru industrialeko kalifikazio xehatuan.

c) Hori onesteko premia eta egokitasuna

Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina onesten duen 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 5. eta 6. artikuluetan ezarritako herritarrek konstituzioko eskubide eta eginbeharretan duten berdintasunaren oinarrizko baldintzei zor zaizkie.

d) Arauaren helburuak

1.- Bideen ezaugarri egituratzaileen asimilazioa.

2.- Bide nagusien aurrealdeen tratamendu berdina, erabilera eta xedeari dagokienez.

e) Posible diren bestelako konponbideak, dela arauak bitarteko, dela halakorik gabe

HAPOn aldaketa egitearen alternatiba begi-bistakoa gaurko lurzoruaren kalifikazioari eustea da, baina horrek konparaziozko bidegabekeria eragingo luke antzeko beste egoera eta ezaugarri batzuekiko herritarren eraikuntza-eskubideei dagokienez, eta hori onartezina da.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.