Ezagutu ezazu Zurumurruen Aurkako Estrategia!

- Udalaren hezkuntza jarduerak - 2019-2020 ikasturtea -

Bizikidetza eta aniztasuna

Enlace Izena ematea: irailaren 6tik 27ra Izen-ematea online.

Deskribapena

Saio honetan Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren ideia gakoak hurbildu nahi dizkiegu gazteei, euren artean partaidetzarako jakin-mina pizteko, eta kulturen arteko bizikidetzako giroa eraikitzeko beharrezkoa den erantzukizun pertsonal eta kolektiboa sustatzeko.

Partaidetzan oinarritutako metodologia bitarte, zenbait kontzeptu jorratuko dira (esaterako identitatea, pentsamendu kategorikoa, estereotipoa, aurreiritzia eta bazterkeria), eta gatazkak prebenitzeko zenbait praktika ezagutaraziko zaizkie, ikuspegi baketsu eta aniztasun irizpideetan oinarrituta.

Balioak

Bakearen kultura, ekitatea, inklusioa.

Helburuak

  • Aniztasunaren kulturan oinarritutako zenbait gaitasun bitarte, komunitate-elkarbizitza sustatzea.
  • Zurrumurruen Aurkako Estrategia ezagutaraztea, bi helburu hauek lortzeko bidean tresna den aldetik: batetik, pentsamendu kritikoa sustatzea; bestetik, estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurru faltsuen eragin negatiboen gainean sentsibilizatzea, eta aniztasunari buruzko kontakizun negatiboak kolokan jartzea.

Hartzaileak

DLHko 3. zikloa eta DBH

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxea.
  • Egutegia eta ordutegiak: behin eskabidea onartzen delarik, egutegia eta ordutegia ikastetxearekin adostuko dira.
  • Iraupena: eskola-ordutegira egokitutako saio bat, 50/60 minutu ingurukoa.
  • Hizkuntza: euskaraz, gazteleraz, ele bietan.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: Izena eman behar da nahitaez.
  • Prezioa: doan.
  • Irakasleen inplikazioa: programa hasi aurretik, ikastaldearen inguruan jakin beharrezkotzat jotzen dituenak adierazteko eskatuko zaio haren ardura duen irakasleari. Eta programa amaitzerakoan, berriz, nolabaiteko feedbacka eskatuko zaio, alegia, jasotako alderdi funtsezkoen berri ematea.
  • Oharrak: saio-kopuru baino talde eskatzaile gehiago egotera, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak ezarriko ditu lehentasunak, zentroen beharrak aintzat hartuta.

Informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: