Udaleko hezkuntza jarduerak - Keep calm eta zurrumurruak gelditu

Bizikidetza eta aniztasuna

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Bizikidetza eta Aniztasuna

Izena eman online

Deskribapena

Keep Calm and Stop Rumors mintegiak gazteen artera hurbildu nahi du Zurrumurruen aurkako Estrategia, pentsamendu kritikoa sustatzeko asmoz, hartara aurre egin nahian estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurru faltsuen eragin negatiboei, eta kolokan jarri nahian aniztasunari buruzko kontakizun negatiboak.

Saioetan elementu teorikoak eta praktikoak uztartuko dira, asmoa delarik ikastea -betiere arrazoibidetik abiatuta- zein prozesu indibidual eta kolektiboren bitartez eraikitzen diren sozialki estereotipoak. Zenbait kontzeptu jorratuko dituzte partaideek (esaterako identitatea, pentsamendu kategorikoa, estereotipoa, aurreiritzia eta bazterkeria), eta arrazoibideari esperimentazioa eta emozioa gehituta, horiek kolokan jartzen lagundu dezaketen dinamikak egingo dituzte.

Balioak

Bakearen kultura, ekitatea, inklusioa.

Helburuak

  • Aniztasunaren kulturan oinarritutako zenbait gaitasun bitarte, komunitate-elkarbizitza sustatzea.
  • Zurrumurruen kontrako Estrategia ezagutaraztea, bi helburu hauek lortzeko bidean tresna den aldetik: batetik, pentsamendu kritikoa sustatzea; bestetik, estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurru faltsuen eragin negatiboen gainean sentsibilizatzea, eta aniztasunari buruzko kontakizun negatiboak kolokan jartzea.
  • Hausnarketarako eta elkarrizketarako gune seguruak sortzea, gure inguruan entzuten diren zurrumurruak, estereotipoak, aurreiritziak eta diskriminazioak aztertzeko

Hartzaileak

3 eta 4. DBH, DBHO eta HH, batxilergoa, Lanbide Heziketa

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxea.
  • Egutegia eta ordutegiak: behin eskabidea onartzen delarik, egutegia eta ordutegia ikastetxearekin adostuko dira.
  • Iraupena: Ordubeteko bi saio, teoria eta gogoeta lantzeko
  • Hizkuntza: euskaraz, gazteleraz, elebiduna.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: Izena eman behar da nahitaez.
  • Prezioa: doan.
  • Irakasleen inplikazioa: programa hasi aurretik, ikastaldearen inguruan jakin beharrezkotzat jotzen dituenak adierazteko eskatuko zaio haren ardura duen irakasleari, bai eta mintegia garatzeko behar espazial eta materialen berri ere. Eta programa amaitzerakoan, berriz, nolabaiteko feedbacka eskatuko zaio, alegia, jasotako alderdi funtsezkoen berri ematea.
  • Oharrak: saio-kopuru baino talde eskatzaile gehiago egotera, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak ezarriko ditu lehentasunak, zentroen beharrak aintzat hartuta.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

  • Antolatzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Harremanetarako: Jone Lauzurka. 945 16 16 16, luzp.: 6523. / jlauzurika@vitoria-gasteiz.org.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.