Zurrumurruen aurkako elkarrizketak eskolan

- Udalaren hezkuntza jarduerak - 2019-2020 ikasturtea -

Bizikidetza eta aniztasuna

Enlace Izena ematea: irailaren 6tik 27ra. Izen-ematea online.

Deskribapena

Proposamen honen xede nagusia ikastetxean zein haren inguruan bizi diren pertsonen arteko topagunea sortzea da, bertan estereotipo eta aurreiritziak desmuntatzen dituzten ikuspegiak konpartitzeko, eta aniztasunari buruzko ikuspegi negatiboak kolokan jartzeko.

Saioa indagazio apreziatiboan metodologian oinarritzen da; metodologia horrek aldaketa sustatzen du, indarguneak areagotu eta ohitura bihurtzen ditu, eta hazkuntza, ilusioa eta motibazioa sustatzen ditu.

Jardueran bideratzaileak eta Gasteizko Udaleko Zurrumurruen kontrako sareko eragileak arituko dira, partaideak kezkatzen dituzten gaiak jorratzeko guneak (txokoak) dinamizatzen, betiere kulturarteko hezkuntza eredu batetik abiatuta.

Balioak

Bakearen kultura, ekitatea, inklusioa.

Helburuak

  • Aniztasunaren kulturan oinarritutako zenbait gaitasun bitarte, komunitate-elkarbizitza sustatzea.
  • Zurrumurruen Aurkako Estrategia ezagutaraztea, bi helburu hauek lortzeko bidean tresna den aldetik: batetik, pentsamendu kritikoa sustatzea; bestetik, estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurru faltsuen eragin negatiboen gainean sentsibilizatzea, eta aniztasunari buruzko kontakizun negatiboak kolokan jartzea.
  • Ikastetxearen errealitateari buruz hausnartzea kulturarteko ikuspegi batetik abiatuta.

Hartzaileak

Irakasleak, gurasoak, beste kolektibo batzuk.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxeko leku zabalen bat.
  • Partaideak: jarduera ondo joan dadin, hezkuntza komunitateko gutxienez 12 partaide behar dira.
  • Egutegia eta ordutegiak: behin eskabidea onartzen delarik, egutegia eta ordutegia ikastetxearekin adostuko dira.
  • Iraupena: saio bat, gehienez ere 1:30 ordukoa.
  • Hizkuntza: euskaraz edo gaztelaniaz.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: Izena eman behar da nahitaez.
  • Prezioa: doan.
  • Jaurduera hasi aurretik, zentroaren testuinguruari buruzko informazioa eskatuko zaie zuzendaritza-taldeari eta guraso elkartearen arduradunei. Saioa amaitzerakoan, ohar batzuk banatuko zaizkie zuzendaritza-taldeari eta guraso elkarteari, saioan zehar jasotako ideia eta ikuspegiak txertatzeko.
  • Oharrak: saio-kopuru baino talde eskatzaile gehiago egotera, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak ezarriko ditu lehentasunak, zentroen beharrak aintzat hartuta.

Informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: