"ZurrumurrurikEZ LABELA" Zurrumurruen aurkako zentroa
- Udalaren hezkuntza jarduerak - 2019-2020 ikasturtea -

Bizikidetza eta aniztasuna

Enlace Izena ematea: irailaren 6tik 27ra. Izen-ematea online.

Deskribapena

"ZurrumurrurikEZ LABELA" proposamenak lagundu egin die zentroei hezkuntza-komunitatean zurrumurruen aurkako ikuspegi bat zeharka eraikitzen.

Saioetan elementu teorikoak eta praktikoak uztartuko dira, asmoa delarik ikastea -betiere arrazoibidetik abiatuta- zein prozesu indibidual eta kolektiboren bitartez eraikitzen diren sozialki estereotipoak. Zenbait kontzeptu jorratuko dituzte partaideek (esaterako identitatea, pentsamendu kategorikoa, estereotipoa, aurreiritzia eta bazterkeria), eta arrazoibideari esperimentazioa eta emozioa gehituta, horiek kolokan jartzen lagundu dezaketen dinamikak egingo dituzte.

Hurbilpen teorikoaren ondoren, eta parte hartzeko metodologien bitartez, batetik ikastetxean presentzia gehien duten estereotipo eta zurrumurruak identifikatuko dira, eta bestetik ekintzak diseinatzeko sormen-prozesuak jorratuko, hartara zurrumurruen kontrako ikuspegia zentroaren hezkuntza-proiektuan txertatu dadin, eta zentroa ZurrrumurrurikEZ LABELdun bihurtu dadin.

Balioak

Bakearen kultura, ekitatea, inklusioa.

Helburuak

  • Aniztasunaren kulturan oinarritutako zenbait gaitasun bitarte, komunitate-elkarbizitza sustatzea.
  • Zurrumurruen Aurkako Estrategia ezagutaraztea, bi helburu hauek lortzeko bidean tresna den aldetik: batetik, pentsamendu kritikoa sustatzea; bestetik, estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurru faltsuen eragin negatiboen gainean sentsibilizatzea, eta aniztasunari buruzko kontakizun negatiboak kolokan jartzea.
  • Ikastetxearen errealitateari buruz hausnartzea kulturarteko ikuspegi batetik abiatuta.
  • Zentroaren errealitateari hobekien egokitzen zaion Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren metodologia abiaraztea, halako moduan non zurrumurruen aurkako ekintzak diseinatu eta garatzerakoan inplikazio pertsonal eta kolektiboa sustatuko den.

Hartzaileak

DBHO, HHI

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxea.
  • Egutegia eta ordutegiak: behin eskabidea onartzen delarik, egutegia eta ordutegia ikastetxearekin adostuko dira.
  • Iraupena: Zentroaren egoerara egokituko da.
  • Hizkuntza: euskaraz, gazteleraz, ele bietan.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: izena eman behar da nahitaez.
  • Prezioa: doan.
  • Ikastetxearen inplikazioa: hezkuntza komunitate osoaren inplikazioa eskatuko da. Proposamena zentro bakoitzaren errealitatera egokituko da, horretarako aintzat hartuta zuzendaritza taldeak, guraso elkarteak eta ikasleen ordezkariak aurretiaz helarazitako informazioa. Programa amaitzean, jasotako ideia eta ikuspegien berri emango da, programa gerora hobetzeko asmoz.
  • Oharrak: saio-kopuru baino talde eskatzaile gehiago egotera, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak ezarriko ditu parte hartzeko lehentasunak.

Informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: