Vitoria-Gasteiz recibe el premio `Ciudades que Caminan´ por sus políticas peatonales en el centro

2024ko irailaren 27an argitaratua

La teniente de alcaldesa y concejala de Espacio Público y Barrios, Beatriz Artolazabal, ha recogido esta mañana el galardón en la categoría de ciudades de más de 100.000 habitantes.

 

 

 

Vitoria-Gasteizek oinezkoen aldeko bere politiketan eta ibilbidean beste aitortza bat jaso du gaur goizean Iruñean; izan ere, “Oinez dabiltzan Hiriak” saria jaso du 100.000 biztanle baino gehiagoko hirien kategorian. Saria urtero ematen du irisgarritasun unibertsala, bide-segurtasuna eta hiriko ingurumena hobetzearen aldeko apustua egiten duten 83 udalerrik eta 3 diputaziok osatzen duten Oinez dabiltzan Hiriak Sareak.

Hain zuzen ere, Gasteiz Sare horretako kidea da 2013tik eta, urte hartan bertan jaso zuen lehen aldiz sari hori. Sarietara oinezkoentzako espazioak berreskuratzea eta azpiegitura berdea sendotzea helburu izan duten hiri mailako esku-hartzeak aurkeztu ditu. Guztira, 6 proiektu izan dira, ia denak Memorialaren inguruari lotutakoak: Aldabe plazatxoa, Etxauri plaza, San Frantzisko Aldapa, Memorialaren plaza, Errege Atea eta Kanpokale Berria. Epaimahaiak oso balorazio positiboa egin du hiriak mugikortasun aktiboaren eta espazio publikoaz gozatzearen alde egindako apustuaren inguruan eta, gainera, auzokideak partaide izan dituen eta horiek sustatutako jarduerak izatea azpimarratu du.

Saria jasotzeko ekitaldian, alkateorde eta Espazio Publikoaren eta Auzoen zinegotzi Beatriz Artolazabalek hiri osoaren izenean eskertu nahi izan du mugikortasun arloan gure hiriak izandako ibilbidea aitortu eta balioa eman izana. “Saria hiri osoarentzat da, bertako auzokide guzti-guztientzat; izan ere, haien konpromisoak ekarri gaitu honaino, beti hurrengo belaunaldiei etorkizun hobea uzteko konpromisoa erakutsi duten erakundeek bultzatuta. Sari hau 10 urte eskasetan jaso dugun bigarrena da eta lana eta akordio soziala oinarri dituen bide honetan aurrera jarraitzeko pizgarria eta bultzada da”.

Artolazabalek lehiaketara aurkeztutako sei esku-hartzeak azaldu ditu epaimahaiaren aurrean. Lan horietarako 11 miloi euro baino gehiagoko inbertsioa egin da eta, horiei esker, oinezkoentzat 23.000 m2 espazio berri gehitu dira, errepideko zirkulazioaren zati handi bat aterata. “Memorialaren eta Arkupeko ibilbidearen inguru osoan egin dugu lan oinezkoentzako espazioa berreskuratzeko, gure azpiegitura berdea bultzatzeko, estetika modernizatzeko eta homogeneizatzeko eta ingurune atseginagoa eta garbiagoa sorteko helburuarekin”. Alkateordeak, gainera, herritarren partaidetza azpimarratu nahi izan du lan horien plangintzari dagokionez; izan ere, neurri handi batean, herritarrekin eta inplikatutako sektoreekin adostutako proiektuak izan dira.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.