IAE- Ohiko Galderak
Zer da "jarduera" web-orri honen testuinguruan?
Edozein establezimendu edo negozio, lokal baten eta epigrafe baten arteko batasuntzat hartuta, edo epigrafea besterik ez, lokala nahitaezkoa ez denean.
Zer egin behar dut jarduera bati alta emateko?
"Jarduera berriaren alta" pantailara sartzean, ERROLDA-EREDUA eremua bete behar da. Bertan, Arabako Foru Aldundiaren 036 edo 037 errolda-ereduaren inprimakian agertzen den erregistro-zenbakia sartu behar da.
Jarraian, bost urratseko prozesu gidatu bat aurkituko duzu:
1. urratsa.- Epigrafea hautatzea.
2. urratsa.- Lokalak hautatzea.
3. urratsa.- Zerga-elementuak (azalera,...) gehitzea.
4. urratsa.- Helbideak: jakinarazpen-helbidea eta bankuarena.
5. urratsa.- Datuak berrestea edo aldatzea.

Zer dokumentu eduki behar ditut edo zer datu ezagutu behar ditut jarduera bati alta eman aurretik?
Alta behar bezala egiteko, honako hauen berri izan beharko duzu:
Errolda-eredua
ERROLDA-EREDUA eremua betetzerakoan, Arabako Foru Aldundiaren 036 edo 037 errolda-ereduen inprimakian agertzen den erregistro-zenbakia idatzi beharko duzu.
Jardueraren titularrari buruzkoak:
- NAN/IFZ
- Izen-deiturak edo enpresaren izena
- Jakinarazpenetarako helbidea
- Helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa
Jarduera-lokalari buruzkoak:
- Katastro-etiketa; jardueraren helbidea ere adierazi daiteke, katastro-erreferentziarekin batera.
- Lokalera sartzeko helbidea, baldin eta aurrekoa ez bada.
Jarduerari berari buruzkoak:
- Garatzen den jarduera ezagutzea, hari lotutako epigrafea idazteko, dela zuzenean dakizulako, dela laguntzaren bidez lortu duzulako.
- Zerga-elementuei buruzko datuak ezagutzea (adibidez, lokalaren azaleraren erabilera desberdinak, epigrafeak hala eskatzen badu).

Badut jarduera bati alta ematerik lokal nagusirik zehaztu gabe?
Bai, baldin eta sartu duzun epigrafeak nahitaez lokal batekin lotuta egon behar ez badu.
Nola jakin dezaket zein den nire jardueraren epigrafea?
Epigrafeak errazago hautatzeko laguntzaile bat sortu da. Epigrafeak hitzen edo dibisio-multzoen arabera bilatzeko bidea ematen du laguntzaileak.
Bilaketa, hitzen bidez
Termino orokorrak erabiltzea komeni da; hobe da produktu edo zerbitzuekin lotutakoak erabiltzea, establezimenduekin lotutakoak baino.
“Okindegia” idatziz gero, baliteke bilatzaileak emaitzarik ez lortzea, baina bai “Ogia” idatziz gero.
Bilaketa, sailen arabera
1., 2., 3. edo 4. sailak: Ekoizpen-prozesuak
5. saila: Eraikuntza.
6. saila: Merkataritza, ostalaritza
7. saila: Garraioa
8. saila: Enpresei zuzendutako zerbitzuak
9. saila: Pertsonei zuzendutako zerbitzuak

Zer da atxikitako lokala?
Lokala berez enpresaren edo pertsonaren jarduera zuzenean egiteko erabiltzen ez denean baina bai jarduerarekin zerikusia duen zereginetarako. Kasuaren arabera, biltegiak, administrazio bulegoak, erakusleihoak eta abar izan daitezke.
Jarduera bati alta eman diot, lokal nagusi batekin; gero, epigrafe bat gehitu nahi izan dut, baina aplikazioak ez dit uzten, lokal nagusia duen jarduera bati dagokiola adierazten baitu.
Lokal nagusi bat eskuz esleitu baduzu, baliteke lokala oraindik balidatu gabe egotea eta sistemak ez detektatzea. Jar zaitez harremanetan Zerga Kudeaketarako Zerbitzuarekin: 945 16 11 32
Nola adierazi behar dut helbidea?
Zure lokalaren katastro-erreferentziak helbide batzuk izan ditzake esleituta, eta horien arteko bat hauta dezakezu. Horietako bat bera ere ez bada lokalarena, kale-izendegia eskaintzen duen laguntzailea baliatu daiteke. Dena delakoagatik kale-izendegian agertzen ez bada, mezu elektroniko bat idatz dezakezu documentacion.iae@vitoria-gasteiz.org helbidera
Zer esan nahi du jarduera batzuen ondoan agertzen den "Higiezinen Sustapenari buruzko Aitorpena” oharrak?
Higiezinen salmentari dagokionez (833 taldea —higiezinen sustapena—), subjektu pasiboak derrigorrez aurkeztu beharko du, urte natural bakoitzeko lehen hilabetean, "eraikitako edo eraikitzear dauden nahiz urbanizatutako edo urbanizatzear dauden metro koadroen aldaketaren deklarazioa aurkeztera, baldin eta horiek aurreko urtean besterendu badituzte”.
Baldin eta aurreko urtean lursail edo eraikinik saldu izan baduzu, deklarazio hori aurkeztu beharko duzue urteko urtarrilaren 31 baino lehen, eta honako hauek adierazi bertan: subjektu pasiboa, eskualdatutako ondasunen zerrenda, erosleak eta eskualdatze-data.
Ezer saldu ez bada ez da aitorpenik aurkeztu beharrik.
Jarduera ekonomikoa eteten bada, Higiezinen Sustapenaren adierazpena Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren bajarekin batera aurkeztuko da.

Noiz jakinarazi behar dut eragiketen bolumena?
Zenbatekoa kalkulatzeko, Espainiako lurraldean kokatutako establezimendu-multzo osoaren jarduera ekonomiko guztiak hartuko dira kontuan.
Sozietate talde baten baitakoa izanez gero, talde horretako erakunde multzo osoaren bolumena hartuko da kontuan.
848 eredua (Eragiketen zenbatekoaren jakinarazpena) Ekonomi Jardueren gaineko Zergan ondorioak izan behar dituen ekitaldiko urtarrilaren 1etik otsailaren 14ra bitartean aurkeztu beharko da, biak barne.
848 eredua (Eragiketen zenbatekoaren jakinarazpena - araba.eus)
Gasteizko Udalaren EJZren egoitza elektronikoan bada banner bat, horren berri emateko.
Titularraren izena hautatu ondoren, "Eragiketa bolumena jakinarazi" izeneko bannerra sakatu behar da. Pantaila horretan orain arte egindako jakinarazpenetako eragiketa-bolumenaren historia kontsulta daiteke, bai eta jakinarazpen berri bat sortu eta hari lotutako eragiketen bolumena idatzi ere.

Jarduera bati baja ematen badiot, badut berriro aktibatzerik?
Baja emandako jarduera guztiak “Indarrean ez dauden jarduerak” atalean daude.
Jarraitu beharreko urratsak:
Jarduera berraktibatu nahi den titularra adierazi ondoren, hurrengo pantailara joan (“EJZren aitorpena”), eta bertan “Jarduerak kontsultatu nahiz aldatu, edo jarduerei baja eman” hautatu beharko du.
Beste aukera bat titularrak “Indarrean ez dauden jarduerak kontsultatu” izeneko banner berdean sakatzea da.
Baja emandako jarduerak pantaila honetan berraktibatzeko, “Indarrean ez dauden jarduerak kontsultatu” pantailan sartu behar da, eta hor “Berriro aktibatu” botoia sakatu.
Berriro aktibatzean, jarduerari alta ematen zaio, baja emandako unean zituen datuekin.

Jarduera ekonomikoa Gasteizko beste lokal batera eraman da, Gasteizen bertan. Nola adierazi behar dut EJZren egoitza elektronikoan?
Lehenik eta behin, 036 (pertsona juridikoak) edo 037 (pertsona fisikoak) errolda-eredua aurkeztu behar da Arabako Foru Aldundian, jarduera hori egingo ez den lokalean jarduera ekonomikoari baja eman dela eta jarduera-helbide berrian alta eman dela jakinarazteko.
EJZren egoitza elektronikoan tratamendu bera emango zaio:
Lehenik, baja eman beharko dio jarduera ekonomikoari, eta jarraian jardueraren alta izapidetuko du lokal berrian.
Lokal berriari alta emateko, jarduera burutuko den helbide osoaren katastro-etiketa eduki beharko du, katastro-erreferentziarekin batera.

Enpresaren izen soziala aldatu da, eta ez dakit nola jakinarazi behar dudan EJZren egoitza elektronikoan.
Lehenik eta behin, 036 (pertsona juridikoak) edo 037 (pertsona fisikoak) errolda-eredua aurkeztu behar da Arabako Foru Aldundian, izen soziala aldatu dela jakinarazteko.
Jarraian, EJZri buruzko 840, 841 inprimakia bete beharko da , eta, salbuespen gisa, kasu honetan, EJZren aitorpena posta elektronikoaren bidez bidali beharko da Zerga Kudeaketarako Zerbitzura, documentacion.iae@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Jarduera ekonomiko bat egingo da leku bakarrean, baina lokalak katastro-erreferentzia bat baino gehiago ditu. Lokal bat baino gehiago erregistratu behar al dut?
Lokalak katastro-erreferentzia bat baino gehiago badu, EJZren egoitza elektronikoan bakar bati emango zaio alta, eta “Oharrak” eremuan gainerako erreferentziak adieraziko dira.
Gainera, jarduera horretarako lokalean zenbateko azalera okupatzen den adierazi beharko da.

Enpresa jakin batek epigrafe berri bat gehituko dio orain arte egiten zuen jarduerari. Nola jakinarazi behar dut?
Alta eman behar zaio epigrafe berri bati lehendik datorren jarduera batean.
Ez da erreferentzia berri bati alta eman beharrik.
EJZren erreferentzia erabili behar duzu –bertan baituzu aitortuta lehendik datorren jarduera–, eta bertan beste epigrafe bat gehitu.
Jarraitu beharreko urratsak:
Behin jarduera jakin baten titularra hautatu ondoren, sakatu testu hau dioen bannerrean (kolore berdekoa, orrialdearen eskuinean) edo menuan (ezkerrean) “Jarduerak kontsultatu nahiz aldatu, edo jarduerei baja eman”. Jarraian, “Jarduera baten datuak kontsultatu nahiz aldatu” pantailan, sakatu "Aldatu jarduera” botoia. Azken urratsa: hurrengo pantailan, sakatu “Beste epigrafe bat gehitu” botoia.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.