Gasteizko babesleku klimatikoak

Azken urteetan areagotu egin da bero-boladen kopurua eta iraupena, eta, klima-aldaketari buruzko proiekzioen arabera, aurrerantzean are gehiago handituko direla espero da.

Bero-boladek eragin negatiboa dute osasunean, eta horrek gaixotasun- eta heriotza-tasak handitzea dakar berekin. Horrek guztiak batez ere gizatalde ahulenei eragiten die.

Hirietan gehiago pairatzen da muturreko beroa, biztanle asko biltzen dituztelako. Gasteizek babesleku klimatikoen sare bat osatu du, herritarrak tenperatura oso altuetatik babes daitezen.

1. Zer dira babesleku klimatikoak?

  • Beren ohiko erabilera eta funtzionaltasuna galdu gabe, bero-sentsazioa arintzeko edo bero handitik atseden hartzeko aukera ematen duten espazioak dira. Baina, esan bezala ez dutenez beren ohiko erabilera eta funtzionaltasuna galtzen, bakoitzak bere protokolo, egutegi, irekitzeko eta ixteko ordutegi eta programazioen mende daude.
  • EZ dira arreta medikoa behar duten pertsonentzako lekuak, horiek dagokien osasun-zentrora joan beharko baitute.
  • Beroaren aurrean ahul diren pertsonei zuzentzen zaizkie bereziki.
  • Bero-boladen ondoriozko alertak aktibatzen direnean erabili daitezke Euskalmet-ek (Euskal Meteorologia Agentziak)(Beste leiho batean irekiko da) alerta horia, laranja edo gorria aktibatzen duenean.

2. Babesleku motak

Bi motatako babeslekuak daude, barrukoak eta kanpokoak:

Barruko babeslekuak

  • Udalaren eraikinak (gizarte-etxeak, kiroldegiak...) zein beste erakunde batzuenak (museoak, merkataritza-guneak...). Guztira 29 eraikin dira.
  • Atseden-guneak dituzte (aulkiak, eserlekuak), eta ura doan.
  • Horietara joan aurretik, kontsulta ezazu bakoitzaren ordutegia.

Kanpoko babeslekuak

  • Landare-estaldura nahikoa edo urez hornitutako espazioak.
  • Edonor bertara iristeko modukoak dira, atsedenlekuak dituzte, eta edateko ura gertu.

3. Kokapena

Babeslekuak ere kontsulta ditzakezu, aire zabaleko espazioak barne, mapan (pdf).

4. Ibilbide erosoak

Batez ere oinezkoentzako ibilbideak dira, gertuen dagoen babesleku klimatikora denbora laburrean iristekoak, maldarik gabeak, edo malda txikikoak. Horrelako ibilbideetan zuhaitz eta iturriak izaten dira, eta atseden-guneak ere bai gertu.

Planifikatu nondik ibiliko zaren bero handiko egunetan:

Informazio gehiago

Babesleku klimatikoak Bero-boladen aurreko Gasteizko Udalaren Planaren barruan daude. Plan hori indarrean da ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean.

Kontsulta itzazu berotik babesteko eta hari zor zaizkion ondorio larriak prebenitzeko gomendioak hemen: www.vitoria-gasteiz.org/kontuzberoarekin

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.