Energia berriztagarrien eta ingurumenaren arloko hobari fiskalak, udal zerga eta tasetan

PactoVerde

2020. urtea

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala (ALHAO), 148. zk., 2019ko abenduaren 27koa

pdf bertsioa Pdf

Ordenantza fiskalak eta hobariak
Ordenantza fiskala Artikulua Hobari fiskalaren deskribapena Hobariaren ehunekoa
2. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala 4.5 a) "a) Zergaren kuotaren ehuneko 90eko hobaria izango dute Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren Ibilgailuen Erregistroan gutxienez 40 km-ko autonomiako 'ibilgailu elektriko bateriadun', 'autonomia handituko ibilgailu elektriko' edo 'entxufatzeko ibilgailu elektriko hibrido' gisa sailkatutako ziklomotor, triziklo, lau gurpileko eta motozikletek, autoek, furgoneta arinek, zortzi lekutik gorako ibilgailuek eta merkantziak garraiatzeko ibilgailuek, baita erregai-pilak dituztenek ere." 0 emisioen etiketa, % 90
2. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala 4.5 b) "b) Ehuneko 50eko hobaria izango dute autoek, furgoneta arinek, zortzi lekutik gorako ibilgailuek eta merkantziak garraiatzeko ibilgailuek Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren Ibilgailuen Erregistroan '40 km-tik beherako autonomiako entxufatzeko ibilgailu elektriko hibrido', 'entxufatu ezin den ibilgailu hibrido' edo 'gas natural konprimitu nahiz likidotuz edo petrolio-gas likidotuz propultsatutako ibilgailu' gisa sailkatuta daudelarik. Hobariaren gozamen-aldia sei urtekoa izango da." ECO etiketa, % 50
3. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala 8.2 "g) Ehuneko 80koa etxebizitza izateko diren ondasun higiezinetan egiten diren obra eta instalazioetan, baldin eta horien helburua energia-eraginkortasunaren A motako ziurtagiria lortzeko birgaikuntza energetikoa bada. Energia-eraginkortasunaren B motako ziurtagiria lortzeko egiten diren obra eta instalazioetan hobaria ehuneko 50ekoa izango da. Eraikinen energia-eraginkortasuna ziurtatzeko oinarrizko prozedura onetsi zeneko apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuak arautzen du energia-ziurtapena lortzeko modua." A etiketa, % 80 | B etiketa, % 50
3. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala 8.2 "h) Del 85 por ciento en las obras e instalaciones que se realicen en los bienes inmuebles destinados a vivienda, cuya finalidad sea la rehabilitación integral que engloba rehabilitación energética y accesibilidad. La rehabilitación energética tendrá la finalidad de obtención de una etiqueta de eficiencia energética de clase A o de clase B. La obtención de la certificación energética está regulada por el Real Decreto 235/2013, de 5 de abril, por el que se aprueba el procedimiento básico para la certificación de la eficiencia energética de los edificios". A edo B etiketa, % 85
3. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala 8.2 "i) Ehuneko 50ekoa, auzoak modu integralean eraberritzeko proiektuetako obretan, energia berriztagarrien sistemak sartzeko aukera ematen dutelarik. Zerga arautzen duten foru-arauan hala xedatzen delarik baino ez da aplikatuko hemen arautzen dena." % 50
5. Ekonomia Jardueren gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala 10 bis. 2 "2. Enpresak garraio plana ezartzeagatiko hobaria. Beren langileentzat garraio plan berriak ezartzen dituzten zergaren subjektu pasiboek -energiaren kontsumoa eta lanerako joan-etorriek sortutako emisioak murriztu eta garraiobide eraginkorragoak, hala nola garraio kolektiboa sustatzea dutelarik xede- ehuneko 10eko hobaria izango dute zergaren kuotan plan hori indarrean dagoen ekitaldian (gutxienez ere, urtean hamar hilabetez egon beharko du indarrean planak)." % 10
5. Ekonomia Jardueren gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala 10 bis. 3 "3. Kuotaren ehuneko 10eko hobaria, beren ekoizpen prozesuetan dela energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioen bitartez dela kogenerazio sistemen bitartez sortutako energia baliatzen duten nahiz halako energiarik ekoizten duten subjektu pasiboentzat. Hain zuzen ere, energia berriztagarriak sustatzearen alorreko planean adierazten eta definitzen direnak joko dira energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalaziotzat. Elektrizitatea eta energia termiko baliagarria aldi berean sortzeko balio duten ekipo eta instalazioak joko dira kogenerazio sistematzat." % 10
6.2 Jarduerak legeztatzeko gaitze-agiriak tramitatzeari dagozkion tasak 5.4 "4. Ehuneko 25eko murrizketa izango dute, sortutako tasaren gainean, apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuaren arabera A edo B sailkapen energetikoa ziurtatzen duten lokalek." A edo B etiketa, % 25
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: