Udal haztegiko instalazioak eraisteko lanak
Dossierra: 2020/CO_SOBR/0002
Kontratista: Orizon Constructora y Medio Ambiente SA
Egoera: gauzatzea.
Aurrekontua: 96.354,72 € (BEZ barne)
Hasierako eta bukatzeko data: 2020/10/30 -2020/12/28 (8 astebete)
Kontrola eta ikuskapena: Plangintza eta Proiektu Zerbitzua (Arkitektura)
Deskribapena
Kontratuaren bitartez, behar diren elementuak eraitsiko dira haztegiaren lursailean, gerora TUVISAren kotxetegiak instalatzeko. Zehazki, eraikin hauek eraitsiko dira: etxebizitza/bulegoa, ibilgailuak gordetzeko hangar bat, erabilera askotarako nabe bat, egurra eta bestelakoak gordetzeko teilape bat, berotegia eta etxola bat.
Haztegiko baso zabala ia osorik utziko da, hiriko azpiegitura berdearen barruan, ingurumen balioa baitu. Haztegian zeuden landareei dagokienez, berriz, Parke eta Lorategien Zerbitzua horien zati bat hiri osoan landatzen aritu da azken hilabeteetan, haztegiko bolumena jeitsiz. Beste guztia Olarizuko ingurumen parkera eta lorategi botanikoko baratzeetara eramango da. Etorkizunean han garatuko da udal haztegia.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.