Argazki erronka Instagramen: Gasteizko hiri natura - BERTAN BEHERA

Noiz
Hasiera eguna: 2020/04/01, hasiera ordua: 08:00, amaiera eguna: 2020/06/30, amaiera ordua: 23:00
Deskribapena

Lehiaketaren kartela

Proiektu honek hiru hilabetez Instagramen argazki-lehiaketa bat egitea proposatzen du, non gure jarraitzaile-komunitateak nahi beste argazki zein argazki-muntaketa aurkeztu ahalko duen, betiere Gasteizko “hiri-natura” islatuko dutenak.

Partaideek beraiek egindako argazkiak argitaratuko dituzte Instagrameko beren profilean, #NaturalezaUrbanaVG, #Ataria eta #SalimosHoy etiketekin lagunduta. Lehiketa deitu aurretiko argazkiak ere etiketatu ahalko dira, bai eta artxiboko argazkiak aurkeztu ere, hartara Gasteizko natura edozein urtarotan islatu ahal izateko.

https://www.instagram.com/vg_ataria/(Beste leiho batean irekiko da)

Erronkaren oinarriak

Gaia

Erronkan onartuko dira gai gisa Gasteizko “hiri-natura” harturik, bai eta bertako landaretza eta fauna ere, gure udal-mugartean eta inguruetan gordetzen den aberastasun naturala islatzen duten argazkiak oro.

Lanak eta aurkezteko modua

Norberaren argazkiak, lanak aurkezteko epe barruan Instagramenera igoak, eta behar bezala etiketatuak, hashtag hauekin: #NaturalezaUrbanaVG, #Ataria eta #SalimosHoy.

Parte hartzeko saria

Ez da lan-kopuru mugarik ezarriko partaide bakoitzeko.

Lanak aurkezteko epemuga

Erronka bakoitzean, hilabete horretako 27ra arte, 2020ko apirilean hasiko direlarik, eta 2020ko ekainean amaituko.

Epaimahaia

Antolatzaileen ordezkariek osatuko dute. Ezingo da epaiaren kontra jo, eta, behar izanez gero, epaimahaiak gerta litekeen edozein gorabeheraren gainean erabakiko du.

Epaia

Epaimahaiaren epaia Erronka bakoitzeko hilabetearen 30ean edo 31n jakinaraziko da @SalimosHoy eta @vg_ataria profiletan, zeinetan argazki irabazleak argitaratuko baitira, egileen izenekin batera.

Hurrengo egunetan irabazlearekin harremanetan jarriko gara, sariabanaketa zehazteko.

Saria

Argizki irabazlea hilabetez Ataria Zentroko horma nabarmen batean erakustea, zentroak antolatzen duen jardueraren batean parte hartzeko bale bat, eta argazkiaren erakusketa amaitzen denean, hura bera inprimatuta.

Oharrak

@VG_Ataria eta @SalimosHoy antolatzaileek lan etiketatuak erabili ahalko dituzte, betiere irabazi asmorik gabe, eta lehiaketa, Ataria edo @VG_Ataria eta @SalimosHoy antolatzaileek zuzenduriko beste edozein ekimen sustatzeko asmoz; kasu horretan, lanaren egoilearen izena jakinaraziko da beti.

Argazkien beste edozein erabilerarako, nahitaezkoak izango dira egilearen baimena eta lizentzia, berdin delarik argazki horiek irabazle izan diren edo ez.

Parte hartzaileen erantzukizun izango da, erabat, hirugarrenek eskubiderik ez izatea argazki horietan. Halaber, irudi-eskubideak direla eta erreklamaziorik bada, parte hartzaileek izango dute horren ardura.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin ekarriko du oinarri hauek onartzea.

Antolatzaileek ezin izango dute lehiaketan parte hartu.

Irabazleek hilabeteko epea izango dute sariak jasotzeko, epaia

argitaratzen den biharamunetik hasita. Epe hori gaindituz gero, hurrengo sailkatuari emango zaio saria.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: