Bizi berdea - Turismoa Gasteizen

Bizi Gasteizen estilora, jasangarritasuna besarkatuz. Ingurumenarekiko errespetua hedatu eta gure ondare historikoa nahiz kultura enogastronomikoa zaintzera animatzen zaitugu. Filosofia horri jarraitzen badiozu, ordainsariz josiriko esperientzia biziko duzu hemen, bai bakarrik bidaiatuz gero, bai ihesaldia familia-giroan eginez gero, bai kirola jomuga duen bisita eginez gero.

Naturak besarkatzen duen hiria

https://www.youtube.com/watch?v=rWihDKFAODQ(Beste leiho batean irekiko da)

Ibil zaitez hiriko parkeetan eta hiria inguratzen duen Eraztun Berdean, 42 metro karratu berdegune eta ia 150 kilometro bidegorri dauzkan helmuga turistiko jasangarri batean.

Iragana zainduz oraina zaintzen duen hiria

https://www.youtube.com/watch?v=smzhsueop8I(Beste leiho batean irekiko da)

Iragana babesten dugu, eta oraina marrazten. Ikus ezazu ia mila urte dituen hiria, «irekita eta obretan» dagoen katedral bat, museo bereziak eta txoko guztietan artea dauzkan hiri bat.

Berezko zaporea duen hiria

https://www.youtube.com/watch?v=rYMIngdOvIw(Beste leiho batean irekiko da)

Pintxoak eta sasoiko produktuak, proposamen herritarrak eta plater sofistikatuak konbinatuta. Goza ezazu euskal enogastronomiaz, berezko zaporedun hiri batean.

Familia guztiarentzako hiria

https://www.youtube.com/watch?v=3HV-LtEvZaM(Beste leiho batean irekiko da)

Paseatzeko, ikasteko eta jolasteko hiria da, gastronomiaz, historiaz eta naturaz gozatzeko aukera eskaintzen duena, jolasean. Zatoz gogoan edukitzeko moduko familia-esperientzia bizitzera.

Kirolerako hiria

https://www.youtube.com/watch?v=IJJypRYt1zk(Beste leiho batean irekiko da)

Instalazio modernoak eta kirol-tradizioa, erreferentziazko helmuga berde batean. Kirol onenarekin hunkitu zaitez, ekitaldi handiak hartzeko beti prest dagoen hiri batean, zale peto-petoekin batera.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.