2027rako Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoen behin-behineko onespena

2026ko urriaren 23an argitaratua

Ordenantza Fiskalek Udal zerbitzuen tarifak finkatzen dituzte. 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren zenbait ordenantza fiskal eta prezio publikoren aldaketari behin-behineko onespena ematea erabaki zuen Gasteizko Udalbatzak 2026ko urriaren 16an egindako Osoko Bilkuran.

Aldaketak

Aldatu egin dira Tasak eta Prezio Publikoak arautzen dituzten udal-ordenantza fiskalak, bai eta Zergen eta Zuzenbide Publikoko bestelako diru-sarrera lokalen kudeaketa, bilketa, eta ikuskaritzari buruzko ordenantza orokorra ere. Indargabetu egiten da Udalaren wifi bidezko komunikazio sareak baliatzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoa arautzen duen Ordenantza Fiskala.

Erreklamazioak aurkezteko epea

Erreklamazioak aurkeztu ahalko dira, hogeita hamar eguneko epean, iragarkia(Beste leiho batean irekiko da) 2026ko urriaren 23an Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (ALHAO) argitaratzen denetik, eta abenduaren 4an amaitzen da.

Testu osoak jendaurrean ere jarrita daude San Martineko udal-bulegoetan —Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 – behea.

Helbide elektroniko honen bitartez ere lortu ahal izango da dosierraren edukiari buruzko informazioa: ordenanzas.fiscales@vitoria-gasteiz.org.

Dokumentuak

2027ko Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoen behin-behineko onespenaren testua

Behin-behineko onespenaren laburpena

Izapidetze-egutegia

Kontaktua

Zerga Kudeaketarako Zerbitzua (Ogasun Saila).

Teodoro Dublang Margolaria, 25 – behea, 01008

945 16 11 32

hacienda@vitoria-gasteiz.org

vitoria-gasteiz.org/ordenantzafiskalak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.