Gasteiz hiribidean, Ignacio Díaz Ruiz de Olano Margolariaren eta Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleen artean, noranzko bietan eta ordutegi jarraituan, erreia txandaka okupatzea

  • 2026/05/04 - 2026/05/31
  • 08:00 - 20:00
  • Gasteiz hiribidea
  • Errepideko zirkulazioa

Bidegorrirako lanengatiko erreiaren okupazioa. Erdibitzailearen ondoan aparkatzeko lerro bat egokituko da, behin betiko zirkulatzeko. 

Esku-hartzea modu progresiboan eta linealean egingo da Gasteiz hiribide osoan zehar, obraren beharren arabera aurrera eginez, eta ez tarteen arabera egindako mozketa osoen bidez. Horrek esan nahi du une jakin batzuetan puntu berean hainbat fasetan jardungo dutela lanak burutu ahal izateko.

Lehen fasean, erdibitzailearen oinezkoen babeslekuak eraberrituko dituzte, Díaz de Olano margolarien eta Adriano VI.a kaleen arteko bidegurutzeetan. Hasiera honetan ez da aurreikusten TUVISAren eta Alavabusen zerbitzuan eraginik egongo denik, geltokiak mantendu egingo baitira, baina baliteke erreietan mozketa partzialak egin behar izatea. Une oro bermatuko da noranzko bakoitzean gutxienez errei bat irekita izatea.

Mugikortasunean eragin handiena izango duen fasea geroago iritsiko da, Díaz de Olano eta Adriano VI.a kaleen arteko bidegurutzeetan espaloiak eraberritzen direnean, bereziki mendebaldean. Une horretan beharrezkoa izango da autobus-geltoki batzuk aldi baterako baliogabetzea eta gertu dauden behin-behineko beste batzuk gaitzea, eta horrek TUVISAri zein Alavabusi eragingo die. Bidegorria ere moztu egingo da tarteka puntu horietan, eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako espazioa murriztu egingo da aldi baterako.

Obrak egiten diren bitartean, aparkaleku-plazak kendu beharko dira, kasu batzuetan behin-behinean, eta beste batzuetan behin betiko. Era berean, zenbait terrazak ere eragina jasango dute.

Non

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.