Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Salburuko parkea

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

Salburuko parkea

Vital bide horia | Vital bide urdina | Vital bide zuria | Vital bide berdea

Vital bide zuria

Vital ibilbide zuria ibilbide autogidatu bat da, Salburuko intsektuen aberastasun zabal eta askotarikoa ezagutzera emateko bereziki antolatua. Baina egiazki, parkean dauden intsektu guztietatik interesgarrienak baino ez ditu jasotzen.

Ibilbidean zehar, zenbait interesgune entomologiko ezarri dira, intsektu espezieak ikusteko estazio edo geldiune gisa. Gune horietan espezie ezberdinak dituzten parkeko eremu edo ekosistemen berri ematen saiatu gara. Horregatik, geldiuneak finkatzeko, hainbat ezaugarri hartu dira kontuan: inguruko landaredia mota, landareen hedadura eta uraren gertutasuna.

Geldialdiak aurrez zehaztutako gune horietan egiten diren arren, askotan, zenbait espezie ikusteko, inguruan zenbait metro egin behar ditugu oinez, eta adi zain egon.

Ibilbide hau 3 bat km-ko zirkuitu zabala da, eta 7 geldiune ditu. Saio bakarrean osorik egin liteke, edo baita zenbait leku jakin aukeratuz ere, daukagun denboraren eta urtaroaren arabera, ikusi nahi ditugun espezie zehatzen arabera, etab.

Estazio bakoitzean panel bat dago, hainbat informaziorekin: ikus daitezkeen espezien berezitasunak, animalien ezaugarriak, animalia horiek ikusteko unerik egokienak zein diren, etab.

Egin klik irudien gainean tamaina handiagoko PDF bertsioa ikusteko.

Vital bide zuria panela

Vital bide zuria 01

Vital bide zuria 02

Vital bide zuria 03

Vital bide zuria 04

Vital bide zuria 05

Vital bide zuria 06

Vital bide zuria 07

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: