Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Salburuko parkea

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

Salburuko parkea

Vital bide horia | Vital bide urdina | Vital bide zuria | Vital bide berdea

Vital bide berdea

Salburuko flora zabal eta askotarikoa ezagutu nahi duen edonori zuzendatutako ibilbide botanikoa da vital bide berdea.

Parkeko espazioak zeharkatzen dituen oinezkoentzako biden zehar aurkitu daitezkeen landare interesgarriak edozein sasoitan ezagutzeko aukera ematea da ibilbidearen helburua.

Flora hori ikusteko ibilbide bat trazatu da eta, bertan, geldiuneak egiteko gune botaniko interesgarriak zehaztu dira. Gune horiek Salburuan aurkitu daitezkeen inguruneen adierazgarri izan daitezen ahalegindu gara. Horretarako, landaretzan eragina duten faktoreak kontuar hartu dira, hala nola tenperatura, hezetasuna, lurzoru mota, lurraren pendiza, orientazioa, etab.

Ibilbidea zirkuitu zabala da eta guneetako bat soilik aukeratuta ere antolatu daiteke ibilaldia. Bidea egiteko denboraren mende edo ikusi nahi den espezie kopuruaren mende dago hori. Bidea edozein noranzkotan egin daiteke, baina adierazpenak noranzko jakin batean joateko pentsatuta daudela kontuan hartu behar da.

Geldiune bakoitzari emandako izenburuak informazio-gunetik gertuen dagoen unitate botanikoa islatzen du. Espezierik berezkoenak zein diren eta espezie horien kontserbazioak dakartzan onurak azaltzen dira horietan.

Egin klik irudien gainean tamaina handiagoko PDF bertsioa ikusteko.

Vital bide berdea panela

Vital bide berdea 01

Vital bide berdea 02

Vital bide berdea 03

Vital bide berdea 04

Vital bide berdea 05

Vital bide berdea 06

Vital bide berdea 07

Vital bide berdea 08

Vital bide berdea 09

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: