Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Salburuko parkea

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

Salburuko parkea

Vital bide horia | Vital bide urdina | Vital bide zuria | Vital bide berdea

Vital bide urdina

Vital bide urdina autogidatua da, eta Salburuako hegazti-fauna ugari eta anitza ezagutzeko aukera eskaintzen die nahi duten guztiei.

Urteko edozein sasoitan, egunez edo gauez, bisitariak Salburuko hegazti-fauna ugari eta askotarikoa ikusi aha izango du Arkaute, Larrinaga, Duranzarra eta Betoñoko urmaelak inguratzen dituen ibilbidean zehar. Horretarako, oinezkoentzako ibilbideko hainbat lekutan kokatutako informazio-panelak izango ditu lagungarri.

Geraldiak ustez gune horietan egin behar diren arren, batzuetan zenbait metro urrutiago joan beharko dugu espezieak hobeto ikusteko, eta beste batzuetan, aldiz, inguruetan geldirik egon beharko dugu denbora batez. Horregatik, ibilbidea zirkuitu handi batek osatzen du, eta gure txangoetarako gune batzuk bakarrik aukeratu ditzakegu, edo urteko garai jakin bat, zenbat denbora daukagun edo zer espezie behatu nahi dugun kontuan hartuta.

Geratzeko guneetako edukietan, espezie bakoitzaren ezaugarriei, berezitasunei eta behatzeko uneei buruzko azalpen laburrak eskainiko dira.

Egin klik irudien gainean tamaina handiagoko PDF bertsioa ikusteko.

Vital bide urdina panela

Vital bide urdina 01

Vital bide urdina 02

Vital bide urdina 03

Vital bide urdina 04

Vital bide urdina 05

Vital bide urdina 06

Vital bide urdina 07

Vital bide urdina 08

Vital bide urdina 09

Vital bide urdina 10

Vital bide urdina 11

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: