Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Salburuko parkea
Salburuko parkea
Vital bide horia | Vital bide urdina | Vital bide zuria | Vital bide berdea
Vital bide horia
Vital ibilbide horia ibilbide autogidatu bat da, Salburuko anfibioen eta narrastien aberastasun zabal eta askotarikoa ezagutzera emateko bereziki antolatua.
Ibilbidean 8 behaketa gune daude, Salburuko espezie herpetologiko berezienak ezagutzeko prestatuak. Geldialdiak aurrez zehaztutako gune horietan egiten diren arren, askotan, zenbait espezie ikusteko, inguruan zenbait metro egin behar ditugu oinez, eta adi zain egon.
Ibilbide hau 4 bat km-ko zirkuitu zabala da. Saio bakarrean osorik egin liteke, edo baita zenbait leku jakin aukeratuz ere, daukagun denboraren eta urtaroaren arabera ikusi nahi ditugun espezie zehatzen arabera, etab.
Estazio bakoitzean panel bat dago, hainbat informaziorekin: ikus daitezkeen espezien berezitasunak, animalien ezaugarriak, animalia horiek ikusteko unerik egokienak zein diren, etab.
Egin klik irudien gainean tamaina handiagoko PDF bertsioa ikusteko.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.