Bizitzeko lekua eskaintzen die etxebizitzarik ez duten edo bizigarritasun-baldintza egokirik gabeko lekuetan bizi diren adinekoei.
Zerbitzuak ostatua, gosaria, bazkaria eta afaria eskaintzen dizkie erabiltzaileei, baita dutxatzeko eta beste zerbitzu batzuk baliatzeko aukera ere, esaterako garbigailua, informatika-gela eta elkartze-aretoa.
Zentroko langileek oso gertutik laguntzen diete erabiltzaileei, eguneroko bizikidetzak sortzen duen hurbiltasunetik eta harremanetik. Helburu bat konpartitzen dute langile eta erabiltzaileek: azken hauek etxebizitza bat aurkitu ahal izatea ahalik eta azkarren; horrez gain, langileek ohiko bizitzaren beste bizitzaren beste alderdi batzuetan laguntzen diete: ongizate pertsonala, osasuna, prestakuntza, enplegua, egoera juridiko-dokumentala, aisialdia...
Erabiltzaileek elkarbizitzak eskatzen dituen oinarrizko arauak eta zentroaren funtzionamendukoak bete behar dituzte: otorduen eta lo egiteko ordutegiak errespetatzea, eta enplegua lortzeari, tratamendu medikoari edo beste batzuei dagokienez adostutako planak betetzea.
Instalazioaren bisita birtuala
Gizarte-langileak baloratu du eskatutako baliabidea beharrezkoa eta egokia den, edo ez.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.