Udaltzaingoak salaketak aurkezteko aurretiazko hitzordua egokitu du Jose Erbinako udaltzain-etxean

2024ko otsailaren 9an argitaratua

2024ko Otsailaren 12tik, astelehenetik, aurrera, Udaltzaingoak Jose Erbina kalean duen udaltzain-etxeak aurretiazko hitzordu-zerbitzua izango du salaketak jartzeko. Udaltzain-etxe berrian abian jarriko den neurri horri esker, kalitate handiagoko zerbitzua eskaini nahi da, herritarrentzat erosoagoa eta itxaron beharrik gabea izan dadin. Gerora, zerbitzua sendotu ahala, gainera, Agirrelandara ere hedatuko da.

Nola eskatu hitzordua

Salaketak jartzeko aurretiazko hitzordua eskatzeko bi modu egongo dira: herritarrei arreta emateko 010 telefonoaren bidez edo Udalaren webgunetik.

Hitzorduak egun batetik bestera eta polizia-etxearen publikoari arreta emateko ordutegi barruan eskatu ahal izango dira: 07:00etatik 21:00etara (14:00etan egiten den txanda-aldaketako tartean izan ezik).

Udaltzain-etxe berrian, era guztietako salaketei erantzungo zaie. Hala ere, salaketa horietakoren batek Agirrelanda kalean erantzun behar izatea eskatzen duen konplexutasunen bat balu, salatzailea Lakua-Arriaga auzoko egoitza horretara garraiatzeko erraztasunak eskainiko dira. Genero-indarkeriarekin lotutako salaketen kasuan, ahal dela, interesdunek Agirrelandako udaltzain-etxera jo beharko lukete, han baitaude Familia Barruko Indarkeria eta Indarkeria Matxista atalak.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.