CROPS4LIFE partzuergoko ordezkari batek Catalunyako nekazaritza-testak bisitatu ditu

2024ko otsailaren 8an argitaratua

Sustaiak Habitat Design-ek Mendinetek antolatutako bisita teknikoan parte hartu du, nekazaritzako eta elikagaigintzako testen esperientziak ezagutzeko.

CROPS4LIFE Catalunyarako bisita

Joan den abenduan, Sustraiak Habitat Design(Beste leiho batean irekiko da) kooperatibak, CROPS4LIFE partzuergoaren izenean, bat egin zuen Mendinet(Beste leiho batean irekiko da) Landa Garapenaren Aurrerapenerako Elkarteak antolatutako bisita teknikoarekin. Elkarte hau EAEko Tokiko Ekintza Taldea da, Euskadiko Landa Garapeneko 18 Elkarteak biltzen dituena HAZI Fundazioarekin batera, eta bere lana landa-garapeneko proiektuak martxan jartzeko dinamizazioa eta aholkularitza ematea da.

Bisita honen ardatza Consorcio Leader de Desarrollo Rural del Camp-ren esperientzia zen, nekazaritzako elikagaien eraldaketa partekatuko guneak sortzen laguntzeko, gune horien kudeaketa-ereduak ezagutzeko. Taldea hainbat proiekturen instalazioak ezagutzera hurbildu zen, hala nola Concativa(Beste leiho batean irekiko da), Tarragonako Conca de Barberá-ren enpresa-ekimenen zentroa, non nekazaritzako elikagaien eraldaketarako mintegiak, sukaldaritzako gune bat eta mahastizaintzako eta ardogintzako enpresen haztegi bat dauden.

Lleidan, Associació Leader de Ponent(Beste leiho batean irekiko da) elkarteak (Garrigues, Pla d 'Urgell, Urgell eta Segrià sur eskualdeetako tokiko ekintza-taldea) lagundutako hainbat ekimen bisitatu ziren. Proiektu zehatzak bi destilategi izan ziren (La Branda eta Tres Cadires), Arbequina olio ekoizleen kooperatiba eta El viver d´agricultors de Rufea(Beste leiho batean irekiko da). Lleidako Udalaren proiektu hau nekazaritza-test gune bat da, eta nekazaritza ekologikoan eta hurbileko merkataritzan oinarritutako proiektu berriei laguntza ematen die, belaunaldien arteko erreleboa eta laboreen dibertsifikazioa sustatzeko Lleidako Hortan.

Esperientzien elkartruke hori funtsezkoa da ALEKOren antzeko proiektuek ikasitako ikasgaiak ezagutzeko, CROPS4LIFE proiektu europarraren barruan abian jarriko den etorkizuneko nekazaritza-testa. Ekimen honen bidez, nekazaritza birsortzailean oinarritutako nekazaritza-ekoizpen modu berrien bideragarritasuna erakutsi nahi da, eta, aldi berean, Arabako Lautadan elikagai freskoen ekoizpena handitu eta Gasteizko elikagai-sistema deskarbonizatzeko laguntza ematen da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.