Erabilera publikoko komunak hirian
Hiriko kale eta plaza batzuetan eta udal eraikinetan eta instalazioetan daude.
Kale edo plazetan dauden sarbide libreko komun publikoak
Herritarrek hirian zehar hainbat puntutan dauden sarbide libreko komun publikoak eskuragarri dituzte.
Kale edo plazetan dauden bainu modularrak dira, iraunkorrak eta pertsona guztientzako irisgarriak. 9 doako komunak eta automatikoki garbitzen diren 11 komunak dira. Azken horiek 20 zentimoko txanponarekin dabiltza.
Kokapena eta erabilera-ezaugarriak kontsultatzeko mapara sartu eta elementu bakoitzaren gainean klik egin.
Ez nahastu bainu eramangarriekin. Horiek, Andre Mari Zuriaren jaiak, bestelako jaiak edo ekitaldiak direla eta jende gehien biltzen den hiriko guneetan jartzen dira.
Udal eraikinetan eta instalazioetan dauden sarbide libreko komun publikoak
Bestalde, hurrengo udal eraikinetan eta instalazioetan dauden sarbide libreko komun publikoak erabil daitezke:
- Gizarte-etxeak eta udal kirol instalazioak.
- BIZAN Adinekoentzako Zentroak
- San Martineko Udal Bulegoa.
- Ataria, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa.
Jendearen arretarako ordutegian sartu ahal izango da, instalazioen erabiltzailea ez izan arren.
Kokapena eta ordutegia kontsultatzeko, mapara sartu eta elementu bakoitzaren gainean klik egin.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.