Gasteizko Udalaren instalazioren batean kirol-ekitaldi bat antolatu behar baduzu, hona hemen jarraitu beharreko urratsak.
Ekitaldiaren arabera, aldatu egiten dira beharrezko eskakizun legalak, betebeharrak eta baimenak. Ekitaldietan espezializatutako Kirol Zerbitzuko teknikariek lagunduko dizute bete behar duzuna identifikatzen.
Araudi autonomikoa
Edozein ekitaldi antolatzeko eta segurtasun-neurri guztiak betetzen direla bermatzeko, otsailaren 5eko 17/2019 Dekretua(Beste leiho batean irekiko da) —Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duena— bete behar duzu, honako baldintza hauek arautzen dituena:
Udal araudia
Kirol-instalazioetako arauak Gizarte Etxe eta Kirol Instalazioen Araudian daude jasota. Ekitaldi baten antolatzailea bazara, zure ardura izango da parte-hartzaileei araudi hori betearaztea.
8.4 zenbakiko ordenantza fiskalean —“Udalaren kirol instalazioak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoa arautzen duena”— zehaztu egiten da kirol-instalazioen erabileraren prezio publikoei buruzko informazioa. Kasu batzuetan, tasak ordaintzetik salbuestea eskatu daiteke.
Gasteizko Udalak kirola egiteko hainbat gune ditu. Hauek dira gehien eskatzen direnak: kantxak, frontoiak, Mendizorrotzeko kiroldegia eta futbol-zelaiak.
Udalaren kirol-instalazio guztiak kontsulta ditzakezu, zure beharretara ondoen egokitzen dena aurkitzeko.
Bestalde, kirol-instalazioez gain, badaude ekitaldiak antolatzeko beste instalazio batzuk, hala nola Iradier Arena , Europa biltzar jauregia , etab. Kontsultatu Udalaren webgunean espazio horiek erreserbatzeko informazioa.
Kirol-espazio eta -instalazioen erreserba-eskabidea egiterakoan, aldi jakin bateko erreserba egin behar duzu.
Bestelako erreserbarik egin behar izanez gero, kontsultatu informazio gehiago Udalaren kirol-instalazioen erreserben inguruan.
Erreserba-eskabidea beti egin behar da erregistro elektronikoaren bidez, aurrez aurre HLB - Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan edo Egoitza Elektronikoan.
Eskabideak egiteko gutxieneko epeahilabetekoa izango da. Garrantzi handiko ekitaldia bada, gutxieneko epea 3 hilabetekoa izango da, ahal dela, Ikuskizunen Legeak ekitaldi handietarako ematen duen gomendioaren arabera.
Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan helbide elektroniko honen bidez: kirola.eventos@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.