FotoArte 2020 XVI. Argazki lehiaketaren oinarriak

FotoArte 2019

FotoArte lehiaketaren edizio bakoitzean gai bat aukeratzen da. 2020koa DANTZA izango da.

Argazkiak eta lanak aurkeztea

OHARRA: Argazkiak aurkezteko epea zabaldu da besterik iragarri arte.

Espainiar lurraldean bizi den edonork parte har dezake lehiaketan. Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu, bereak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak. Edozein teknika edo prozedura onartzen da: digitala nahiz laborategikoa, koloretan edo zuri-beltzean.

Argazki proposamen bakoitza JPG formatuan eta 72 ppp-tan aurkeztu beharko da, eta alde handiena 2000 pixeletako neurrian.

Aurkeztutako proposamenek ezin izango dute izenik izan ezta bestelako bereizgarri pertsonalik ere. Artxibo digitaleko IPTC metadatuetan ere ez da datu pertsonalik agertuko.

Argazkiak aukeratzea

Epaimahaiak jasotako lanen artean 32 lan aukeratuko ditu, eta, horien artean, lehiaketaren saridunak.

Hautatutako 32 lan horiekin talde-erakusketa bat antolatuko da 2020ko bigarren lauhilekoan gizarte etxeetako erakusketa geletan eta webgunean(Beste leiho batean irekiko da).

Udala arduratuko da lan hautatuak argazki-paperean inprimatzeaz. Horretarako, antolatzaileek aukeratutako argazkien egileei eskatuko diete lanak bidaltzea, WeTransferren bidez, 300 ppp-tan eta, askoz jota, GB bateko pisukoak. Era berean, behin paperean inprimatuta orbanak izan beharko duen neurria aukeratu beharko dute, betiere jakinda gehieneko tamaina 40 x 50 cm-koa izan daitekeela.

Sariak

  • Lehenengo saria: 1000 euro
  • Bigarren saria: 700 euro
  • "Bertako artista" saria: 400 euro
  • Gainera, 2 akzesit ezarri dira, 150 eurokoa bakoitza

"Bertako artista"saria Vitoria-Gasteizen bizi diren edo bertan lanean edo ikasten ari diren pertsonek aurkeztutako lanen artean hautatuko da. Sariak ezingo dira pilatu. Pertsona jakin bat sari bat baino gehiago jasotzeko hautatuz gero, kopuru handienekoa emango zaio.

Edozein sari geratu ahalko da eman gabe, epaimahaiaren iritziz lanek behar adinako kalitatea ez badute.

Epaimahaia, epaitza eta sari-banaketa

Kultura Zerbitzuak izendatuko du, eta 3 pertsonak osatuko dute, betiere argazkigintzarekin erlazionatutakoak. Epaitza apelaezina izango da.

Epaitza argitaratuko da udal web-orrian. Sari-banaketaren ekitaldia Ibaiondo Gizarte Etxean egingo da (data zehazteke). Sari banaketa bukatzean, lan hautatuen erakusketaren inaugurazioa egingo da.

Oharrak

  • Parte hartzeak oinarri guztiak onartu direla esan nahi du.
  • Sarietako bakoitzaren zenbatekoari indarreko zerga-legerian aurreikusitako atxikipenak ezarriko zaizkio.
  • Parte hartzaileak adierazi eta ziurtatzen du lehiaketara aurkeztu dituen argazkien egile bakarra eta egile-eskubide guztien titularra dela. Egileek Jabego Intelektualaren Legearen Testu Bateratuan adierazitako eskubideak mantenduko dituzte eta Lege horretan jasotako xedapenak betetzeaz eta nork bere irudia izateko eskubideaz arduratuko dira, baita lehiaketaren alorrean lanen zabalkundeak, erreprodukzioak edota edizioak hirugarrenen eskubideentzako kaltegarri ez izateaz ere. Halaber, aipatutako legearen xedapenak ez betetzeagatik sor litekeen eztabaidetan ere erantzule bakarrak izango dira.
  • Oinarri hauetan ezarritako baldintza guztiak betetzen ez dituen lan oro, automatikoki lehiaketatik kanpo geratuko da.
  • Lehiakide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.
  • Aurreikusi ez den zeinahi gertakari antolakuntzak, edo, hala badagokio, epaimahaiak interpretatuko du.

Lan Hautatuen itzultzea

Vitoria-Gasteizen bizi diren parte-hartzaileen argazki hautatuak Ibaiondoko gizarte etxean berreskuratu ahalko dira, paperean inprimaturik, 2020ko urriaren 15tik aurrera. Gainontzeko egileek postaz jasoko dituzte argazkiak, baldin eta kontrakorik ez badute adierazten. Antolatzaileek ez dute euren gain hartzen lanak galdu edo hondatu izanaren ardura, lanak bidaltzean.

Saritutako argazkiak lehiaketa antolatu duen erakundearen esku geratuko dira, eta erabili ahal izango ditu bakarrik lehiaketaren sustatze eta difusiorako edota horretarako antolatutako jardueretarako, beti ere, egilearen izena aipatuz.

2020ko abenduaren 2a baino lehen berreskuratu edo eskatu ez diren argazkien jabegoa hartuko du Udalak, eta eskubidea izango du egokien iruditzen zaion helbururako erabiltzeko, beti ere, egilearen izena aipatuz. FotoArte lehiaketarekin zerikusia ez duen beste jardueraren baterako erabili nahi izanez gero egileari jakinaraziko zaio. Irudiak eta erabiltze eskubideak ezin izango dira utzi inolako hirugarrenen esku, ezta irabazizko edota merkataritza-helburuekin erabili ere.

Estekak

Lehiaketari buruzko edozein kontsulta egiteko honako posta elektronikora jo dezakezu: fotoarte@vitoria-gasteiz.org(Beste leiho batean irekiko da)

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: