Haurrentzako instalazioak Montehermoson - BERTAN BEHERA

Noiz
Hasiera eguna: 2020/02/22, hasiera ordua: 12:00, amaiera eguna: 2020/05/23, amaiera ordua: 13:00
Deskribapena

famelk2020

Familiak elkARTzen-ek  arte garaikidera hurbilduko zaitu zenbait instalazioren bitartez eta jolasa ardatz izanik. Erreferentziazko instalazioen eta egile garaikidearen azalpen bat egingo da.

Lekua: Montehermoso

Larunbatetan: 12:00-13:00

2-5 urte bitartekoei zuzenduta, heldu batek lagunduta

Jarduera elebiduna. Leku kopurua mugatua da

Enlace Izena eman online (Beste leiho batean irekiko da)

Instalazioak:

Zuria: Robert Morrisen obren materialtasunetik abiatuta, oihal zuriz osatutako instalazio batek beteko du espazioa. Otsailak 22 eta 29

Bizi-zatitxoak: Njideka Akunyili artista ginearrak erabilitakoa gogorarazten digun estetika batekin eta kolore eta ehundura ezberdinetako paperak erabiliz, kanpoko eszena bat aurkeztuko dugu areto barruan. Martxoak 7 eta 14

14ko INSTALAZIOA BERTAN BEHERA GERATU DA

Paper-zerrendaka: kolore ezberdinetako zintekin, goitik behera eta alde batetik bestera instalazioak Rivane Neuenschwander artista brasildarraren "I wish your wish" ekarriko digu gogora.

Apirilak 18 eta 25

Sustraiak: "Hubris Atë Nemesis" instalazioan oinarrituta, naturak eskaintzen dizkigun hainbat material erabiliko ditugu, orekan/desorekan dagoen eszenatoki bat lortzeko.Maiatzak 9 eta 23

Informazio gehiago: 945 161830 info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: